Estalgunea, Autobus Geltoki Zaharrean

Estalgunea, Autobus Geltoki Zaharrean
Dirección

OLIVETO KONDEAREN ETORBIDEA 6, BEHEKO SOLAIRUA, 31002 - IRUÑA

Horarios
- UDAKO ORDUTEGIA ETA ESKOLA-OPORRALDIAK: 11:00etatik 21:00etara.
Ekainaren 1etik irailaren 30era, biak barne.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, biak barne.
Aste Santua eta ondorengo astea larunbata arte, larunbat hori barne.
NEGUKO ORDUTEGIA: urteko gainerako egunetan.
Igandetik ostegunera, biak barne, 11:00etatik 20:00etara - Ostiral, larunbat eta jaiegun-bezperetan, 11:00etatik 21:00etara - ATEZAINDEGIA, HARRERA ETA JENDAURREKO ARRETA:
UDAKO ORDUTEGIA ETA ESKOLA-OPORRALDIAK: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara - Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, biak barne.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, biak barne.
Aste Santua eta ondorengo astea larunbata arte, larunbat hori barne.
NEGUKO ORDUTEGIA: urteko gainerako egunetan.
Igandetik ostegunera, biak barne, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara - Ostiral, larunbat eta jai-bezperetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Instalazioak publikoari irekita egongo dira urteko egun guztietan honako hauetan izan ezik: urtarrilaren 1 eta 6an, uztailaren 6tik 14ra (biak barne) eta abenduaren 24, 25 eta 31n.
Otros datos
- Paseo-, topaketa- eta harreman-eremua. Eremu horretan, honako hauek daude: bideozaintzako 10 kamera, iturri bat, koloretako plastikozko 19 eserleku, egurrezko 32 eserleku, bizikletendako bi aparkaleku, 11 zakarrontzi, 51 jardinera, 4 loreontzi-euskarri eta doako wifi eremua.
EREMUAK:
HAURREN EREMUA (erdiko nasa edo 2. nasa): jolasak, atrakzioak, kulunkak eta 2 pisuko autobus erraldoi bat. 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako.
GAZTEEN EREMUA (García Ximénez kalearen ondokoa edo 3. nasa): hiru metroko eskalada-murrua, ping-pongeko bi mahai, bi futbolin eta xakerako eta joko anitzetarako hiru mahai. 12 urtetik gorakoendako.
EREMU PUBLIKOA ETA AISIALDIRAKO GUNEA (Oliveto Kondearen ondoko nasa edo 1. nasa). 940,10 m2-ko plaza publikoa, eta aisialdi-, deskantsu- eta topaketa-eremua.
ERABILERA ANITZEKO GELA: udalaren lokal hau hirugarrenei utz dakieke noizean behin erabiltzeko; horretarako, 2019ko ordenantza fiskalaren 1. arauak -udalaren lokalak eta guneak erabiltzeko prezio publikoak erregulatzen dituenak- IV. epigrafean ezarritakoa beteko da. Ekipamendua: mahai nagusi bat, 50 aulki (30 aulki paladunak eta 20 palarik gabeak), megafonia (mahai gaineko bi mikrofono, eskuko mikrofono bat eta bozgorailuak) eta proiektorea.
SARBIDEAK: Tutera kalea eta Yanguas y Miranda kalea.
INAUGURAZIOA: 2010eko ekainaren 2an.
ATEZAINTZA, HARRERA ETA JENDAURREKO ARRETA HONAKO HONEK KUDEATZEN DU: ASPACE.
1. ETA/EDO 3. NASAK ERABILTZEKO BAIMENA: autobus-geltoki zaharreko 1. eta/edo 3. nasak erabiltzeko (bertan jarduerak egiteko) nahitaezkoa da Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkariak baimena ematea (autobus-geltoki zaharreko nasak erabiltzeko eta baimena lortzeko irizpideak, eskaera egiteko eredua, planoa eta 1. arau fiskala jasotzen dituen webguneako esteka - IKUS ESTEKA).
ERABILERA ANITZEKO GELA ERABILTZEKO BAIMENA: autobus-geltoki zaharreko erabilera anitzeko gela erabiltzeko, nahitaezkoa da Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkariak baimena ematea