Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra

Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra
Dirección

SAN SATURNINO KALEA 2, 1. SOLAIRUA, 31001 - IRUÑA

Horarios
- Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Otros datos
- ZINEGOTZI ORDEZKARIA: Joxe Martín Abaurrea San Juan.
ZUZENDARIA: Camino Jaso León - IDAZKARITZA TEKNIKOA: Carlos Eguizábal Villanueva.
OSASUN-ZERBITZUAK ETA OSASUNA SUSTATZEKOAK:
Ingurumenaren ikuskapena (ura, airearen kutsadura, zaratak...).
Elikagaien ikuskapena (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).
Zoonosia (animalien populazioaren eta haien gaixotasunen kontrola).
Epidemiologia (osasun-inkestak, elikadurazko toxiinfekzioak, osasun-heziketa).
Desinfekziorako eta intsektu eta arratoiak hiltzeko parkea.
Komun publikoak.
Bainuetxeak.
Bilketa bereziak.
Laborategia (analisi kimiko eta mikrobiologikoak).
Hilerria.
HIRI-EKOLOGIAKO ZERBITZUA:
Jasangarritasuna sustatzea hirian eta udalean.
Pasabide ekologikoen sare bat sortzea, eraikitako hirian natura integratzen laguntzeko.
Hiriko biodibertsitatea babestea, eta hiriko natura-ondarea iraunarazten laguntzea, bai eta animalien eskubideak zaintzea ere.
Jasangarritasunean murgiltzeko prozesua abiaraztea, udal-arau eta -aurrekontu guztietan eragin behar duen Agenda 21 partizipatibo eta irisgarri bat baliatuta.
Jasangarritasun-irizpideak eranstea udal-kontratu guztietan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.
Pobrezia energetikoaren kontra borrokatzea.
Konpostaje komunitarioko puntuen sarearen garapena sustatu eta laguntzea.
Hiriko komunitate-baratzeen sarea garatu eta kudeatzea.
Ingurumen-heziketako programak sustatu eta egitea, herritar guztiei zuzenduta: hala adingabeei ikastetxeen bidez, nola helduei Ingurumen Museoaren eta beste tresna batzuen bidez.
MUGIKORTASUNA:
Hiriko mugikortasunaren jarraipena egin, berariazko azterlanak egin edo enkargatu eta jarduteko proposamenak diseinatzea.
Mugikortasuna diseinatzea Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera, eta eredu berriaren inguruko prestakuntza eta hedapena planifikatzea.
Arauetan (Zirkulazio Ordenantza) behar diren aldaketak egitea, eta udalaren eskumen esklusibokoak ez diren aldaketak sustatzea (Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana).
Herritarren kontseiluen, Hiriko Kontseiluaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Behatokiaren erabakitzeko ahalmena sustatzea, mugikortasunari loturiko esku-hartzeetan.
Bultzada ematea ibilgailuen zirkulazioa baretzeari eta bizikletaren erabilerari, horretarako baliatuz Udalaren arau-, ondare- eta tributu-tresnak.
Hiri Ekologiako Zerbitzuaren ingurumen-hezkuntzako plana hedatzea, mugikortasun jasangarria ere barne har dezan.
Nbici-BiziZ zerbitzuaren bideragarritasuna aztertzea eta proiektua birformulatzea, hiri-mugikortasuneko plan zabalago baten barnean sartuta.
Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.
Egungo bidegorri-sarea aztertu eta aldaketak sustatzea, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin elkarlanean.
Oinezkoen pasealekuak -inguruko herrietakoekin lotuak- egitea, Iruñeko auzoak elkarrekin modu seguru eta atseginean lotze aldera.
Jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.
ENERGIA BERDEA:
Energia-eraginkortasuna sustatzea, nola udalean hala herritarren artean. Udaleko energia-kontsumoak kontrolatzea, eta haiei lotutako udal-ekimen guztietan parte hartzea: energia-horniduraren kontratuetan, eraikinen mantentze-jardueretan, eraikin berrien proiektuetan... Hori guztia, Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrarekin batera.
Energiaren autoekoizpena ahalbidetzeko udal-araudia aldatzea -eta foru-erkidegora zabaltzea-, eta, horretarako, energia-autokontsumorako ereduak erraztea, zergen eta finantzaketaren bitartez.
Energia berriztagarriak ekoizten dituzten kooperatibekin energia-kontratuak egiteko aukerak aztertzen hastea.
Berariazko helburua: energia merkaturatzeko udal-enpresa bat sortzea, eginkizun hauek dituena: 1 - Egungo instalazio fotovoltaikoa kudeatzea eta hura hedatzen saiatzea, udalaren eskura dagoen ondareaz baliatuta. 2 - Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea instala dezaten (energia-aholkularitza). 3 - Ekoizle berriek elkarrekin sarean jardun dezaten modu aktiboan bultzatzea; horretarako, ekoizle txikien kooperatiba bat sortzea sustatuko da, udalaren babes juridikoa izango duena. 4 - Sortzekoa den enpresa merkaturatzailearen diru-sarreren zati bat pobrezia energetikoari aurre egiteko programetan berrinbertitzea.