II. Zabalguneko merkatua - Merkatu berria

II. Zabalguneko merkatua - Merkatu berria
Dirección

AMAIA KALEA 15, BEHEKO SOLAIRUA, 31004 - IRUÑA

Horarios
- Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:30era.
Ostiral eta jaiegun-bezperetan, 08:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan, 08:30etik 14:30era.
Otros datos
- Erriberri, Tafalla, Amaia eta Gorriti kaleen arteko etxadia.
1947an eraiki zen Bigarren Zabalguneak udal-azoka bat izan zezan. Lau angeluko eraikin dotore bat da; lau ate ditu, eta, banaketa geometrikoari dagokionez, erdiko iturri baten inguruan antolatuta dago. 74 saltoki ditu; saltoki horiek modu zentrukidean kokatuta daude, saltzen dituzten produktuen arabera banatuta.
Iruñeko hiru azokek gastronomiarekin eta produktu fresko eta osasungarriekin lotutako tailer eta solasaldi asko eskaintzen dituzte urtean zehar. Gainera, jaiegunekin erlazionatutako jarduerak ere egiten dira, hala nola Gabonetan (egutegiak banatzen dira, Gabonetako sukaldaritzako lantegiak egiten dira haurrendako, eta otarrak zozkatzen dira) eta uda-hasieran (sustapenak eta animazio-ekintzak, loreak banatzea bezeroei, eta abar).