San Domingoko merkatua

San Domingoko merkatua
Dirección

DONE JAKUE PLAZA z.g., 31001 - IRUÑA

Teléfono
Horarios
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Ostiraletan eta jaiegun-bezperetan, 16:30etik 20:00etara.
Otros datos
- 1876an eraiki zen, José María Villanueva arkitektoaren proiektuaren arabera. Aurrez, beste merkatu bat izan zen orube berean, eta Arrotxapeko baratzezainek han saltzen zieten beren uzta hiriko biztanleei, harik eta sute batek suntsitu zuen arte. 1986an birmoldatu zen azkenengoz; patioa estali zen, erdiko patioaren inguruan antolatutako bi mailako merkatuen eskema errespetatuz.
Iruñeko hiru azokek gastronomiarekin eta produktu fresko eta osasungarriekin lotutako tailer eta solasaldi asko eskaintzen dituzte urtean zehar. Gainera, jaiegunekin erlazionatutako jarduerak ere egiten dira, hala nola Gabonetan (egutegiak banatzen dira, Gabonetako sukaldaritzako lantegiak egiten dira haurrendako, eta otarrak zozkatzen dira) eta uda-hasieran (sustapenak eta animazio-ekintzak, loreak banatzea bezeroei, eta abar).