ALARMA EGOERAREN INGURUKO OHIKO ZALANTZAK

Koronabirusa eus

 

Irekitzeko

 

  • DROGERIAK: animaliendako janaria saltzeko atala bakarrik izan dezakete zabalik, halakorik izanez gero
     
  • TELEFONOTEGI-DENDAK: transakzio ekonomikoetarako atala eta edari zein elikagaiak saltzekoa bakarrik izan ditzakete zabalik
     
  • LITXARRERIA-DENDAK: itxita egon behar dute, ogia saltzeko zatia salbu, halakorik izanez gero
     
  • OKINDEGIAK: ogia eta kafea saldu dezakete, baina kafeaeramateko bada soilik
     
  • MEKANIKA-LANTEGIAK: bakarrik ireki dezakete beharrezkoak diren ibilgailuak hartzeko (suhiltzaileenak, anbulantziak, poliziarenak, lineako autobusak, nekazaritzako makineria, etab.)

 

Ohiko

 

Pertsona bat baino gehiago joan daitezke auto berean?

Bai, legeak baimentzen dituen joan-etorrietan pertsona bat baino gehiago joan daitezke ibilgailu berean, betiere pertsona bakar bat badoa eserleku-ilara bakoitzeko eta bidaiarien artean ahalik eta distantzia gehien mantentzen bada

Pertsona bat baino gehiago joan daitezke auto berean lanera joateko edo lan-jardunean?

Bai, hasierako legea aldatu ondoren, baimendutako joan-etorrietan pertsona bat baino gehiago joan daitezke ibilgailu berean, betiere pertsona bakar bat badoa eserleku-ilara bakoitzeko eta bidaiarien artean ahalik eta distantzia gehien mantentzen bada

Nire bigarren etxebizitzara joan naiteke nire ibilgailuan egiten badut eta erlatiboki hurbil bada?

Ez, honelako desplazamenduak legeak debekatzen ditu, baina dagoeneko bigarren etxebizitan egotekotan, ohiko etxebizitzara itzultzeko baimena egongo da

Mekanika-lantegietan lan egin daiteke atea itxita eta jendeari harrera egin gabe?

Bai, lan-jarduerarekin jarrai dezakete, baina bakarrik oinarrizko zerbitzuetako ibilgailuak hartzeko. Osasun-neurriak hartuta egin beharko dute, eta argi eta garbi publikoarendako itxita egon

Normala da obretan lanean jarraitzea eta ondorioz langileak bide publikoan egotea?

Dekretuak ez du eraikuntza-enpresen jarduera eten, baina beharrezkoak diren neurriak hartu eta osasun-baldintzak bermatu beharko lituzkete. Norbaitek ikusten badu ez dela hori egiten Poliziari deitu behar zaio

Nafarroatik kanpora bidaia daiteke hileta batera joateko? 

Ez, eta Nafarroan bertan ere, Foru Aginduak ezarritako murrizketei jarraituz, 25 lagun elkar daitezke gehienez ere

Enpresei eskatuko zaie langileei ziurtagiriak emateko? Poliziak eska ditzake?

Ibiltze-baimenak ez dira nahitaezkoak. Baina bai langileak nondik datorren eta nora doan zerbaiten bidez justifikatzea (enpresaren txartela, ziurtagiria, etab.)  

Besteen etxeetan egiteko lanak egin daitezke, adibidez margotzaile-, elektrikari-, iturgin-, altzari-muntatzaile-lanak etab.?

Ez, larrialdi kasuetan izan ezik, itoginak kasu. Agintariek baimena eman ahal izateko irizpidea premiazko larrialdia izatea da

Desgaitasunen bat duten pertsonak erabilera publikoko bideetatik ibil daitezke?

Bai, baina bakarrik jokabidearen alterazioak eta jokabide-disruptiboak dituzten horiek, betiere desgaitasun-ziurtagiria badaramate eta kutsatzea saihesteko neurriak errespetatzen badituzte. Bere egoerak hala eskatzen badu, beste pertsona batek lagundu beharko ditu.

Autokarabana erabil daiteke etxebizitza modura, esaterako, senitarteko bat ospitaleratuta dagoelako ospitaletik hurbil egoteko?

Ez, legeak debekatu egiten du

Zer egin behar dut nire autoaren IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egun hauetan iraungitzen bada? 

Ezer ez. Batetik, Ibilgailuen Azterketa Teknikorako guneak itxita daudelako Alarma Egoerak irauten duen bitartean, eta bestetik, aldi horretan legeak ezarritako epeak etenda daudelako

Zer gertatzen da makineriaz hornitu eta jendaurreko saltokiak dituzten enpresekin?

Ezin dira jendearentzat zabalik egon. Lanerako edo funtsezko zerbitzuetarako behar-beharrezkoak eta ezinbestekoak diren larrialdiko konponketak soilik egin ditzakete

Garraio berezietarako administrazio-baimenek indarrean jarraitzen dute? Poliziaren laguntza izaten jarraituko dute?  

Bai, kasu honetan Dekretuak ez du ezer aldatu eta dena dago indarrean

Burdindegiak premia biziko saltokiak dira? 

Ez, itxita egon behar dute

Etxaldeetara joan daiteke animaliei bazka ematera?

Bai, baina ahalik eta denbora gutxienean egin behar da

Nork kontrolatzen ditu hiri-autobusetako segurtasun neurriak?

Har dezaketen jende-kopurua mugatuta dago guztietan eta kontrolaz zerbitzua esleitua duten enpresak eta zerbitzuaren arduradunak arduratzen dira

Iruñeko udal-merkatuak zabalik mantenduko dira?

Bai. Ermitagaña, San Domingo eta Zabalguneko udal-merkatuak zabalik egonen dira. Ermitagañako merkatuaren ordutegia honako hau da: 09:00-14:00 eta 17:00-20:00. San Domingo eta Zabalguneko merkatuena, hauxe: 08:30-14:30.

Zer eragin du egungo egoerak Iruñeko Aparkatze Mugatuko Eremuan?

Iruñeko Udalak erabaki du martxoaren 16tik (astelehenetik) hasita, Aparkatze Mugatuko Eremua etetea, hamabost egunerako eta hiri osoan; hau da, Iruña osoa aparkatze libreko eremu bihurtu da, inolako murrizketarik gabe, aparkatzeko tokien kolorea edozein izanik ere.

Iruñeko parkeak itxiko dira? Zer gertatuko iturrietako ur-hornidurarekin?

Iruñeko Udaltzaingoak Ziudadela eta Munduaren Parkea itxi ditu, eta erabaki hori gehitzen zaio haur-parkeak zigilatu izanari, betiere bat etorrita Espainiako Gobernuak dekretatu zuen Alarma Egoerarekin. Halaber, iturrietako ur-hornikuntza ere moztuko da, kutsatze-gune bihur ez daitezen. 

Hiriko udal-igogailuak itxiko dira?

Hiriko hainbat lekutan dauden udal-igogailu publikoak jendearendako itxita egonen dira, koronabirusaren kutsapena saihesteko neurri gisa. Iruñeko Udalak hala erabaki du, atzo adostutako gainontzeko ekimenekin bat, Osasuneko Ministerioak eta Nafarroako Osasun Departamentuak emandako jarraibideak betetze aldera. Salbuespen gisa, Azpilagañako arrapala mekanikoek funtzionatzen jarraituko dute.

Zer eragin du egungo egoerak San José hilerrian?

Iruñeko San Jose udal-hilerria itxita dago bisitarientzat martxoaren 16az (astelehena) geroztik, Covid-19 koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak dekretatutako Alarma Egoeraren ondorioz markatutako jarraibideak betez. Barrutira sartzeko murrizketa egoera honek iraun bitartean mantenduko da. Hala ere, programatutako hileta-zerbitzuak egiten jarraituko da, bai errausketak bai ehorzketak. Kasu horietan hurbilekoak bertaratu daitezke, betiere gehienez 20 lagun badira, ez badago jende-metaketarik eta hileta-zerbitzuetan parte hartzen dutenen artean bi metroko distantzia mantentzen bada.

Iruñeko komun publikoak zabalik daude?

Iruñeko Udalak Udalaren komun publikoak ixtea erabaki du. Gaur egun, Gurutzeko plazan, Basotxoan, Foruen plazan, Sarasate pasealekuan eta Antoniuttin daude komunak, eta garbiketa automatikoko hogeita hamar bat komun hirian barna banatuta. Komunak ixteko eta erabilera murrizteko erabakiak koronabirusa ahalik eta gutxien kutsatzea bilatzen dute, non eta bere baldintza bereziak direla eta kutsatze-foku bihur zitezkeen toki horietan.

Elikagai-denden zamalanetarako ordutegia indarrean da?

Ez. 300 metro koadro baino gehiagoko enpresek zamalanetarako ordutegi zabalagoa izanen dute, eguneko 24 ordukoa, 2020ko martxoaren 29ra bitarte. Iruñeko Udalak ordutegi hori jada baimena zuten enpresa guztiei zabaltzea erabaki du, enpresek eskabide berri bat egin beharrik gabe. Zabalpen hori koronabirusak eragindako egoerak iraun bitartean luzatzen ahalko da. Zamalanak ohiko tokietan egin beharko dira eta jada sartzeko zituzten baimen horien baldintza berberetan, batez ere ibilgailuen edukierari dagokionez. Neurria hiri osoan dago indarrean, Alde Zaharrean izan ezik. Garraio-enpresek edukiera handiagoko ibilgailuekin sartu behar badute hirira, kasu horietan, aurrez Udaltzaingoari jakinarazi beharko diote, 092 telefonora deituta

Txandakako bizikleta-aparkalekuek funtzionatzen dute?

Iruñeko Udalak zabalik mantentzen ditu hala txandakako bizikleta-aparkalekuak –zezen-plazakoa, Txantreakoa eta Ospitaletakoa– nola Alde Zaharreko, Milagrosako eta Arrotxapeko bizilagunendako bizikleta-aparkalekuak. Erabiltzaileei barrura sartzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen zaie, eta kanpoan itxoitea inor barruan badago. Txandakako apakalekuetan ez da zehapenik jarriko bizikleta barruan aparkatuta 48 ordutik gora izateagatik. Oinarrizko hileko tarifa 2 euro da, baina bizikleta 48 ordutik gora bertan aparkatzeagatik, erabiltzaileak 50 zentimo gehiago ordaindu beharko ditu ordu bakoitzeko. Zehapen hori eten egin da koronabirusaren osasun-krisia dela eta gauzatzen ari diren neurrien baitan.

 

HIRITARREK BIDALITAKO ZALANTZAK

Igo naiteke eraikinaren goiko zabaltzara, ni bakarrik, nahiz eta bizilagun guztion eremua izan?    

Ez, ezin da, ezin baita paseatzera atera ez toki publikoetara ez pribatuetara. 

Erabiltzen ari diren produktu desinfektatzaileak toxikoak al dira txakurrentzat? 

Produktu horiek baimenduta daude eta ez dira erabiltzen ari ez parkeetan ez txakurrendako eremuetan

Joan naiteke elikagaiak erostera urruntzea eskatzen duten lekuetara ondoko dendetan ez badut topatzen nik behar dudana?

Ez, erosketak etxetik hurbilen dauden dendetan egin behar dira, eta, hortaz, debekaturik dago joan-etorri hori

Joan naiteke, nire familiarekin batera, bigarren etxebizitzara konfinamendu-aldia bertan zorrozki ematera, baina baldintza egokiagoetan?

Ez, ez dago baimenik bigarren etxebizitzara joateko, eta, gainera, debekaturik dago auto berean pertsona bat baino gehiago bidaiatzea ez bada lan-zioengatik.

Egin dezaket etxe-aldaketa, beste batera bizitzera joateko? 

Ez, une honetan etxe-aldaketa bat ez da jotzen konfinamendutik ateratzeko arrazoitzat.

Joan naiteke nire seme-alabak bisitatzera nire bikote ohiarekin bizi badira?

Nafarroako Gobernuak gida bat egin du, eta bertan jasota dago alarma-egoerak dirauen bitartean zaintza-hitzarmenei buruzko egungo araudiaren gaineko informazioa.
Zalantzarik edukiz gero, epaitegian galdetu.
https://www.navarra.es/documents/3860554/3937821/Preguntas+frecuentes+s…

Zentro mediko naturista bat zabalik egon daiteke? Posible balitz, zentroko mediku titularrak beti egon behar al du bertan?

Halako zentroak ez daude sartuta Errege Dekretuak jasotako salbuespenen artean; ez dira jotzen establezimendu mediko eta sanitariotzat, eta, horrenbestez, ezin dira jendearendako zabalik egon

Atzerritara naiz, eta, ezinbestean, nire herrialdera itzuli behar dut. Joan naiteke? Zer dokumentazio mota beharko nuke?

Nazioko muga zeharkatzea eskatzen duen bidaia bati buruz ari garenez, galdetu Guardia Zibilari edo Polizia Nazionalari zer dokumentazio mota eraman behar duzun

Joan naiteke hiriko beste auzo batera menpeko bati laguntzera eta hari erosketak egitera, hura arriskupean jar ez dadin?

Bai, baimenduta dago, baina betiere urruntze- eta higiene-neurriei men eginez. Aukeran, hobe da gainean eramatea pertsona horrek laguntza behar duela egiaztatzen duen ziurtagiri bat.

Joan naiteke posta-bulegora pakete baten bila?

Bai, joan zaitezke paketea jasotzera, baina aurrez egiaztatu posta-bulegoarekin zer ordutegitan irekitzen duten jendearendako.

Erabil dezaket nire lorategi pribatua, eta, hortaz, etxe barrutik atera? 

Bai, lorategia ez bada komunitateak erabiltzekoa, etxebizitzaren parte bat dela jotzen da, eta, hortaz, arazorik gabe erabil daiteke.

Belar-denda bat zabalik egon daiteke baldin eta elikagaiak ez diren produktuez gain (belarrak, infusioak etab.) elikagaiak ere salgai baditu, azken horiek bakarrik saltzeko?

Ez, zehaztu dituzun produktu horiek ez dira jotzen behar-beharrezkotzat, eta, hortaz, ezin zara jendaarendako zabalik egon horiek saltzeko. On line, ordea, bai, saltzen ahal duzu.

Konfinamendua hasi zenean etxez aldatzen ari banintzen, zain egon behar dut hura amaitu arte segitu ahal izateko?

Gomendagarria da konfinamendua amaitu arte itxarotea, etxe-aldaketak ez baitaude salbuespenen artean jasota.

Zaintzak direla-eta beste etxebizitza batean banago, joan naiteke nirera objektu pertsonalak hartzera?

Ez, ez dago baimenik beste etxebizitza batera joateko ez bada ezinbesteko beharrengatik. Bestalde, badago baimena ohiko etxebizitzara itzultzeko, baina behin bertan egonda ezin da hura abandonatu.

Joan naiteke oinez nire lantokira, garraio publikoa erabiltzea ekidin eta horrela kutsatzeko arriskuak murrizteko?

Bai, baimenduta dago, baina gogoan izan poliziak agiri bat eskatzen ahalko dizula lan-zioek eragindako joan-etorriak justifikatzeko.

Familia gurasobakarretan, etor daiteke pertsona bat nire etxera haurrak zaintzen laguntzera?

Bai, baina pertsona horrek lan-kontratua eduki beharko du. Beste aukera bat litzateke hura zure etxean bizitzen egotea, jarraian.

Joan gaitezke bi lagun motoan gure lantokietara?

Ez, legeak ez du baimentzen bi pertsona motoan elkarrekin joatea

Joan naiteke nire ibilgailuaz gidatzeko karnetik ez duen pertsona baten bila haren lantokira?

Ez, pertsona horrek autobusez, taxiz, bizikletaz edo oinez joan beharko du.

Joan naiteke menpeko pertsonen etxeetara elikagaiak eraman eta beste zeregin batzuetan laguntzera?

Bai, joan zaitezke pertsona horiengana laguntza ematera.