Iruña, ekintzaile. Ormen-industria, industria digitala eta gizarte-berrikuntza

Udalak CEINekin elkarlanean sustatutako programa da; xede dauka babesa eta laguntza ematea sormen-industrien  eta industria digitalen esparruan gizarte izaerako negozio-ideiez jabetu eta horiek garatu nahi dituzten pertsonei. 

Aukerez jabetzea

Martxoaren 27an, Kondestablearen jauregian eginen da  Master Class: Aukerak sormen-industrietan eta industria digitaletan eta gizarte-berrikuntza programa. Haren helburua da ideiak eta akuiluak ematea ekintzaile izan nahi duten pertsonei sormen-industriek eta industria digitalek  gizarte-inpaktuko negozio berriak sortzeko eskaintzen dituzten aukerei buruz, betiere adituen laguntzaz.

Gizarte izaerako sormen- eta digitalizazio-esparruan ezagutza, gogoeta eta inspirazioari zuzendutako saioa izanen da.

Izen-ematea doan da. Leku-kopurua mugatua da, aretoaren tokiekin bat.

Sortu zure proiektua

Iruña, Ekintzaile. Sormen-industriak, industria digitalak eta gizarte-berrikuntza programa sormen-industrien eta industria digitalen esparruan gizarte izaerako enpresa-proiektuak sortu, eraiki eta garatzen ikasteko prestakuntzaren bila ari diren pertsonei dago zuzenduta.

Martxoaren 28tik aurrera, programan parte hartzeko interesa dutenek izena ematen ahalko dute ekainaren 20an eginen diren informazio-saioetako baterako, eta bertan xehetasunez azalduko diete programa.

Parte-hartzea eskatzen dutenen artean 20 pertsona gehienez hautatuko dituzte, eta horiek irailetik abendura bitarte eginen den programan sartuko dira.

Hautatutako parte-hartzaileek ekintzailetza-proiektu bat sortzen eta egituratzen ikasiko dute, enpresa berri bat bilakatu dadin. Horretarako, laguntza emanen diete ekintzailetza arloko CEINeko adituek eta sormen, digitalizazio eta gizarte esparruetako espezialistek.