Iruña, ekintzaile: Ekonomia berdea

Iruñeko Udalak CEINekin elkarlanean sustatutako programa da; xede dauka babesa eta prestakuntza ematea ekonomia berdeari (eraginkortasuna, energia, mugikortasuna, birziklatzea, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, etab) lotutako arloetan negozio ideiak antzeman eta garatzeko gogoak dituzten pertsonei.

Pamplona Emprende

SORTU ZURE PROIEKTUA

“Iruña, Ekintzaile. Ekonomia berdea” programa ekonomia berdeari lotutako enpresa-proiektu bat sortu, eraiki eta garatzen ikasteko prestakuntza jaso nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

Programan parte hartzeko interesa dutenek formulario honen bidez eman dezakete izena, eta informazioa jasoko dute programaren garapenari buruz.

Izena emateko epea apirilaren 23an amaituko da.

Programan parte-hartzea eskatzen dutenen artean 20 pertsona gehienez hautatuko dituzte, eta horiek maiatzetik irailera bitarte eginen den programan sartuko dira.

Hautatutako parte-hartzaileek ekintzailetza-proiektu bat sortzen eta egituratzen ikasiko dute, hura enpresa berri bat bilakatu dadin. Horretarako, ekintzailetzan adituak diren CEINeko adituen eta ekonomia berdean ekiteko aukeretan aditu direnen laguntza izanen dute, baita mentoreena ere, proiektuei feedback-a emateko.

 

Master class online

Onlineko hainbat master classen bidez, adituen eskutik interesdunei ideiak eta inspirazioa emanen dizkiegu ekonomia berdeak negozio berriak sortzeko eskaintzen dituen aukerei buruz, bai eta arlo horretan ekin dutenen esperientziak ere.

Programa

 

  • Apirilak 6. “La ciudad como plataforma, oportunidades para personas emprendedoras” Esteve Almirall. ESADEko Center for Innovation in Cities-eko zuzendaria eta irakaslea.
  • Apirilak 16. “Hacer las paces con la naturaleza: oportunidades sostenibles y verdes” Víctor Viñuales. Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) kofundatzailea eta zuzendaria.
  • Apirilak 23. “Estrategias y Casos de éxito en el emprendimiento del sector cleantech” Elena Bou. InnoEnergyko kofundatzailea eta zuzendaria.