Iruskan

Hiri-bisorea

Hiri-bisorea hiriari buruzko informazioa emateko baliabide bat da, eskura jartzen dituena Iruñeko Udalaren zein Nafarroako Gobernuko IDENA plataformaren datu georreferentziadun asko, betiere Iruñeko udal-mugartearen barrukoak.

Plataformak bide ematen du hauetarako:

  • Kontsultak egiteko
  • Hautaketak egiteko
  • Bilaketak egiteko
  • Deskargatzeko
  • Neurketak egiteko
  • Inprimatzea
  • Partekatzeko
  • Helbideak lokalizatzeko


Horrez gain, honako hau eskaintzen du:

  • Hondo-mapa eguneratuak eta historikoak 
  • Googlen Street View aplikazioa erabiltzea


Ikusi bisorea erabiltzeko eskuliburua (PDF)

Eguneratze-data mapa bakoitzean ikus daiteke.

Merkataritza-bisorea

Merkataritza-bisorea ekintzaileentzako nahiz lehendik dauden jardueretarako tresna bat da, aukera ematen duena hiriko enpresa-ehunduran dauden jarduera ekonomikoei buruzko informazioa kontsultatu eta ikusteko, bai eta eskuratu daitezkeen lokalak aurkitzeko ere.

Plataformak hauetarako aukera ematen du:

  • Kontsultak egiteko aztertu diren zonalde geografikoen gainean (auzoa, erroldako sekzioa, bidea, poligonoa edo hiri osoa):
    • Enpresa-jarduna.
    • Erabilgarri dauden lokalak.
    • Jardueren gaineko gai-sortak.
  • Datuen eskuratzea, txostenak egiteko.
  • Kontsulta grafikoak inprimatu eta datuak esportatzeko.
  • Kontsultak bistaratzeko hondo-mapa desberdinetan (ortoargazkia, oinarri-mapa, etab.).


Ikusi bisorea erabiltzeko eskuliburua (PDF)

Eguneratze-data mapa bakoitzean ikus daiteke.