Zinemako emakume heroiak: 'Amama'

Zinemako emakume heroiak: 'Amama'

18 horas

Amama


Astelehenean, 18:00etan, Iturramako Civivoxean izango da Zinemako emakume heroiak zikloko beste saio bat, Asier Altuna zinemagile gipuzkoarraren Amama filmaren proiekzioaz. Familiarteko istorio bat da, kontrako ikusmoldeen ondorioz izaten diren gatazka ugariak islatzen dituena: hirikoa eta landakoa, iragana eta orainaldia, bi belaunaldi buruz buruka. Filma euskarazko jatorrizko bertsioan emango da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Sarrera librea da, gonbidapena hartuta emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartzen ahalko ditu. Zineforuma koordinatzen arituko da María Castejón: Historian doktorea, idazlea eta irakaslea, aditua emakumeen historian eta emakumeen irudikapenetan ikus-entzunezko bitartekoetan.