UMETXOENDAKO ANTZERKIA. LA COCINA - MENDILLORRIKO CIVIVOXA

UMETXOENDAKO ANTZERKIA. LA COCINA - MENDILLORRIKO CIVIVOXA

10:30 / 12:30

Sukaldea, bero, kolore, zapore, usain… emailea da. Hartan lehen testurak eta lehen zaporeak ezagutzen ditugu, ezagutzen dugun lehen laborategia baita; leku horretan haurtzarotik dugu janaria langai, bai eta objektuak, zentzumenak eta beste ere. Gure sukalde berezian sartzera gonbidatzen zaituztegu: denoi ezagunak egiten zaizkigun trastez eta tresnaz beteriko lekua;
koilararekin eta sardexkarekin begietatik jaten diren hitzak kuzinatzeko lekua; toki horretan, gainera, hegan egiten dute xigorgailuek; dantza, espeziek; pertika-jauzia, baratxuriek, eta mmm… usaina, beti elikagarri! Poesia, musika eta abestiak dira arras menu goxoa prestatzeko erabiliko ditugun osagaiak. Nahi duzue? On egin dagizuela!

Inskripzioa

Zenbateko

3€. Aurrez izena emanda

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda