Solasaldia: Emakumeen oroitzapenak Iruñeko memorian

Solasaldia: Emakumeen oroitzapenak Iruñeko memorian

11:00

Iruñeak hiriko gizon eta emakume zaharrei dei egin nahi die Udalari memoria egiten laguntzeko. Jarduera horiekin lortu nahi da bultzatzea, batez ere emakumeen artean, emakumeek hiriari egin dioten ekarpena ezagutzea eta aintzat hartzea.
 

Solasaldietan, ahozko informazioa eta lekukotasunak jasotzeaz gain, aukera baliatuko da informazio grafikoa eskatzeko, Iruñeko etxeko bizitzari buruzko artxibo bat sortzeko helburuz, alor hori emakumeek bete izan baitute, tradizionalki, eta alor publikoan ikusezin izan dira.
 

Hitzaldietan, Píldoras de vida (Bizitza-pilulak) ikus-entzunezko lan laburrak proiektatuko dira (gehienez ere 5 minutukoak), emakume zehatz batzuen ibilbideari balioa ematea bilatzen dutenak. Lan horrek, ‘Emakumeak izendatu Iruñean’ taldeak 2017an martxan jarrita, lau ditu dagoeneko, honako hauei buruzkoak: Rita Aguinaga Iruñeko Orfeoiko lehenengo abeslaria, Remigia Echarren funanbulista; Emiliana Zubeldía musikari eta konpositorea, eta Carmen Baroja Nessi idazlea.
 

Ekimen hau 65 urtetik gorako pertsonei zuzentzeko arrazoia da lehen eskutik ezagutzen dutela Frankismoaren eta Frankismo ondoko garaian nagusitu zen feminitate-eredua, eta emakumeen borroka subjektu politiko bilakatzeko.

 

Pamplona histórica

 

Importe

Entrada libre