SANFERMINAK HURBILETIK. SARASATEREN MATINÉE BEREZIA SARASATE ETA SAN FERMIN. SARASATE Y SAN FERMÍN - KONDESTABLE CIVIVOXA

SANFERMINAK HURBILETIK. SARASATEREN MATINÉE BEREZIA SARASATE ETA SAN FERMIN. SARASATE Y SAN FERMÍN - KONDESTABLE CIVIVOXA

12:00-12:30h

Ameriketako lehen biratik etxera itzuli eta nazioarteko ospea ekarri zuenetik, Pablo Sarasate etengabe aritu zen harat-honat kontzertuak ematen. Biolin-jotzaileak, ordea, beti gorde zituen uztaileko egunak Iruñera etortzeko eta Sanferminez nahiz jendeak erakusten zion maitasunaz gozatzeko. Hain zuzen ere, egun horietan izaten ziren Sarasateren Matinée edo kontzertu ezagunak, bai Iruñeko Orfeoiarekin bai Santa Cecilia Kontzertu Elkartearekin batera; entzuleek gogo biziz eta bero hartzen zituen. Hainbesteraino, non, Sanferminetako egun bati, uztailaren 12ari, Sarasateren eguna izena eman baitzitzaion. Kontzertu honek matinée haietako bat ekarri nahi du gogora, sanfermin giroko errepertorioa emanik. Pablo Sarasate, Joaquín Turina, Turrillas Maiusia eta David Johnstoneren lanak joko dira.

Inskripzioa

Zenbateko

Doan. Aurrez izena emanda

Webgune hau onuragarria izan zaizu?