Beste urte batez, Civivoxek eta Punto de Vista jaialdiak, Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak, bat eginen dute jaialdiaren hezkuntza-programan, hainbat publikorekin elkarrizketa eta elkartrukerako gune bat irekitzeko, ikus-entzunezko sentsibilizazio eta baloraziorako. ‘Zinemarako musika’ lantegia Kondestable Civivoxean eginen da, soinu-bandak egiten dituen Paula Olaz konpositore nafarraren eskutik, eta ‘Foley lantegiak’ esperientzia bat proposatuko die 7 eta 12 urtera bitarteko haurrei entzutearen inguruan, Mendillorriko Civivoxean.
NORK EMANA: Paula Olaz.
LEKUAK: 6 bikote (haurra eta heldua) talde bakoitzeko.
Zinemarako musika konposatzeko sormen-prozesua erakutsiko zaie. Lantegi honek praktikoa izan nahi du; hortaz, zuzeneko musika-sorkuntza bat egonen da.
Inskripzioa
NORI ZUZENDUA: 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.