NAK’21. Fusioa. Fusión IV: Microtonalismo y jazz - Kondestable Civivoxa

NAK’21. Fusioa. Fusión IV: Microtonalismo y jazz - Kondestable Civivoxa

20:00

Kontzertu honen egitaraua Iñaki Alberdiren errepertorioko sei piezaren inguruan egituratu da. Seiak ere akordeoi tenperatu eta mikrotonalerako dira. Iñaki Gonzalo Tejada
kontrabaxu-jotzailearekin eta Mikel Andueza saxofonistarekin batera emanen ditu. Musika garaikide partituradunaren eta jazz kontzertu baten arteko hibridoa da, hein handi batean inprobisazioan oinarritua. Bi ildo estetiko eta musikalek abiapuntu komun bat izan zuten XX. mendearen hasieran, eta biak ere era paraleloan garatu dira erabat ezberdinak diren testuinguru sozialetan eta kultur eszenetan, XX. eta XXI. mendeetan. Proiektuak jazz-klubera hurbildu nahi du abangoardiako musika, eta jazzaren inprobisazioa eta metodologia hurbildu ere kontzertu-aretora, alegiazko espazio sinboliko komun bat aurkitzeko.

Inskripzioa

Zenbateko

Doan. Aurrez izena emanda

Webgune hau onuragarria izan zaizu?