Merkatua: 'Bizikletak trukatzeko gunea' - Ingurumen Heziketarako Museoa [ATZERATUTA]

Merkatua: 'Bizikletak trukatzeko gunea' - Ingurumen Heziketarako Museoa [ATZERATUTA]
-

Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta asteartetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara

Martxoaren 10etik 13ra eginen da, Museoaren ordutegian, hots, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta asteartetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara.

Merkatuaren xedea da toki bat eskaintzea bertan trukatu daitezen egoera onean egonik dagoeneko erabiltzen ez diren bizikletak. Horretarako, bizikletaren aurretiazko balorazioa eginen da, eta hori horrela, balio bereko bizikletengatik baino ezin izanen dira trukatu. Haurren bizikleten kasuan, neurri bat handiagoa den bizikletengatik soilik trukatzen ahalko dira. Edonola ere, bizikletaren egoerak baliokidea izan beharko du.

Bizikleta bat trukatzen ahalko da pertsona eta aste bakoitzeko.

Trukea Iru Ziklo mikrokooperatibak dinamizatuko du, hura izanen baita trukea gainbegiratu eta onartzeko arduradun.

Inskripzioa

Zenbateko

Sarrera librea

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda