Maite Cantok, Nest erakusketan, nork bere inguruan sortzen dituen mundu txikiak aztertzen ditu

Maite Cantok, Nest erakusketan, nork bere inguruan sortzen dituen mundu txikiak aztertzen ditu
-
maite canto


Maite Cantoren Nest (Habia) erakusketa Ziudadelako Bolborategian dago ikusgai, uztailaren 31tik irailaren 15era, asteartetik ostiralera (18:30 - 21:00). Larunbatetan, 12:00 - 14:00 eta 18:30 - 21:00. Igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita egoten da.

Nest-ek nork bere inguruan sortzen dituen mundu txikiak zedarritzen ditu: familia, bikotea, lana, azturak.... Egunerokoak eta norberarenak, horrenbesteraino non askotan haien ahuleziak eta indarrak ikusezinak baitzaizkigu. Nest (Habia) pertsonen arteko loturak dira, nolabaiteko indar-sarea, mundua benetan mugitu eta eraldatzen duen keinuaren bidez helarazia. Kolore-uholdeak guztiari indarra helarazten dio. Artelanak –gehien bat kolore bakarrekoak– irudien eta mugimenduaren ahalmena agerian uzten du, haien bidez, ikusizko keinuek bezala, benetako sentimenduak helaraztera bideratuta”. 

Nest (Habia): erretxinak, erretxina ekologikoak eta beira-zuntz mota ezberdinak behatzen emandako bi urte baino gehiagoko sormen-prozesuaren emaitza da. Sormen-prozesu honekin batera, eta askeago, Shield (Ezkutua) sortu zen. Shield (Ezkutua): areriotasunetik, beldurretatik, minetik... babesteko sortzen dugun edozer da. Esanahia axola gabe, kolorea eta egiturak nahasten dira, horiek organikoagoak izan daitezen. Bukatu gabeak, desegituratuak... dirudite, eta hortxe dago haien edertasuna.