Kontzertua: ‘Sen Senra' - Baluarte

Kontzertua: ‘Sen Senra' - Baluarte

Sen Senra musikari galiziarrak Corazón Cromado EP berria eta negurako kontzertu-bira iragarri ditu, eta Baluartera etorriko da. Estilo hiritarreko poparen, gau- eta amodio-hitzen eta eta tempo lasaien aldeko apustua egin du.

Denbora generaman Sen Senra aipatzen gure musikaren promesa handienetako moduan, baina azkenean uste baino lehenago konfirmatu da. Sensaciones (Sonido Muchacho, 2019) lana argitaratu zenetik, Sen Senraren musika ahoz aho ibili da etengabe, eta, hala, su motelean prestatutako errealitate bat bilakatu da, presarik gabe baina gelditu gabe egindakoa, Espainiako pop berriaren irudirik esanguratsuenetako bat bilakatu den arte. Senraren mugimendu isil eta aldi berean ongi lotuek iragartzen zuten hori, artistaren anbizioa ez zela hor bakarrik geratuko eta album hori hasiera baino ez zela izanen.

Inskripzioa

Zenbateko

20€

Erlazionatutako informazioa

Webgune hau onuragarria izan zaizu?