Kontzertua: 'Pantxit Bidart' - Kondestableko Civivoxa

Kontzertua: 'Pantxit Bidart' - Kondestableko Civivoxa

19:30etan

Errezitaldian Bidartek Homeroren klasikoaren berrinterpretazio garaikidea proposatuko du, literatura, musika eta poesia uztartuta. Nork bere heroiak sortuz, bere gorabeherak kontatuz eta Ulisesenak bere eginez sortzen ahal duen kontakizuna da OdiSeA. Haren seme Telemacok bezala, beti aitari jarraitzen diogu, beti aitaren etxea defendatzen saiatzen gara. Eta kontakizun honetan zein da amaren lekua? Bidartek zalantzatan jartzen ditu errezitaldian gai horiek eta beste batzuk ere bai, hala nola historiaren heroia nor den, Ulises ala Penélope. Bidartek Homerok egindako biltze-lana egiten du eta besteen olerkiak eta bere interpretazioak tartekatzen ditu, besteen ahotsak eta berea nahastuz eta antzinako hitzak eta egungoak uztartuz, berea den Odisea osatzeko.

ORGANO KUDEATZAILEA

Inskripzioa

Izena emateko lekua
Inskripzio-data
Zenbateko

Sarrera librea gonbidapenarekin

Webgune hau onuragarria izan zaizu?