Kontzertua: 'Beethoven Collage' - Baluarte

Kontzertua: 'Beethoven Collage' - Baluarte

2020an, Marco Mezquidak Beethoven Collage estreinatu zuen, konpositore alemaniar ospetsuari bere jaiotzaren 250. urteurrenean egindako omenaldia. Bi urte atzera, Ravel’s dreams lanaren bidez, Mezquidak Maurice Ravel konpositore frantziarraren obraren oso interpretazio pertsonala proposatu zuen. Biolontxeloaz eta perkusioaz lagunduta, lanak kritikaren eta publikoaren aho bateko aintzatespena lortu zuen, eta hainbat kontzertu egin zituzten Espainia, Amerika eta Europan.

2020an, Mezquida Ludwig van Beethoven apartaren musika-unibertsoan murgildu zen hura berrinterpretatzeko. Lana Mezquidak obra originalari zion maitasun sakonetik sortu zen, baina XXI. mendeko inprobisatzaile eta konpositore baten ikuspegitik, hainbat musikarekin duen eskarmentu eta loturarekin. Emaitza Beethovenen ukituak dituen collage garaikide eta moderno bat da, zeinetan kemenak, zolitasunak, edertasunak eta umoreak presentzia handia baitute. Beethovenen musikak, dagoeneko klasikoa denak, bat egiten du inprobisazio askearekin, erritmo herrikoiekin, jazzaren munduarekin, musika latinoarekin eta flamenkoarekin, modu organiko eta iradokitzailean.

Inskripzioa

Zenbateko

5-15€

Erlazionatutako informazioa

Webgune hau onuragarria izan zaizu?