IME'24. Iruña Musika Ekintza. Kontzertua. Entrebescant: 'Desterruaren kantua'. Kondestable Civivoxa

IME'24. Iruña Musika Ekintza. Kontzertua. Entrebescant: 'Desterruaren kantua'. Kondestable Civivoxa
Antzinako musika eta musika tradizionala

19:30 

Entrebescant

 

Ciden jaiotzaren 975. urteurrena ospatzeko, Entrebescant taldeak prestatu duen egitarauan kontrajarrita daude Erdi Aroko musika eta ahozko tradizioa duen musika. Las Huelgasko Eskuizkribuan (c. 1400) eta tradizio gregoriar eta andalustarrean bildutako obrak sega-kantuen, inguru-dantzen eta Gaztela eta Aragoiko joten salda berean isurtzen dira. Gesta-kantaren zatiak tartekatzen dira Ciden epopeia hari gisa bistatik ez galtzeko, aldi berean Europako ingururik despopulatuenetako baten historia eta bertako ondarea aldarrikatuta.

Entrebescant taldeko interpreteek eta ikerlariek Espainiako ondarean -Erdi Arokoan eta tradizionalean- duten interesak baturik dihardute. Erdi Aroko errepertorioetan eta iberiar tradiziokoetan espezializatuta, Erdi Aroa garai hartako musikaren bidez ikusten dute, oraindik ere garrantzitsuak direla uste duten gizarte-egoerak erakusteko. Horrenbestez, antzinako letrak maite dituzten historia zale horien proposamena musika historikoari eta tradizionalari dago eskainia.

BESTE DATU BATZUK

Entrebescant-eko kide dira: Alaia Belaunzara (harpa eta alboka), Livia Camprubí (fidula eta ahotsa), Pablo F. Cantalapiedra (txirula eztiak, hiru zuloko txirulak, perkusioak eta ahotsa), Víctor Gallego (perkusioak), eta Bea Peña (ahotsa, zarrabetea eta perkusioak).

AIEnRuta-Clásicos programarekin elkarlanean

Hizkuntza: Castellano

Inskripzioa

Zenbateko

Sarrera librea

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda