Imajinarioak: bertoko artisten ilustrazio-erakusketa, Ziudadelan

Imajinarioak: bertoko artisten ilustrazio-erakusketa, Ziudadelan
pabellón mixtos


Imajinario edo iruditeriak, “egile, eskola edo tradizio baten elementu sinboliko eta kontzeptualen errepertorioa” dira. Ziudadelako Mistoen eraikineko bi solairuetan irailaren 22a arte ikusgai egonen den erakusketa dauka Iruñeko Udalak abuztuaren 1etik, belaunaldi ezberdinetako 44 ilustratzaile nafarren lanez osatutakoa. Imajinarioak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan erakusketa da.

Ez dira hor bildu ilustratzaile nafar guztiak, baina badaudenek ordezkari-multzo eder askoa osatzen dute, argitalpenak –egunerokoak zein ez–, liburu-edizioaren mundua, kartelgintza eta bestelako euskarri asko aberasten dituzten sormen-unibertso grafiko ezberdinen erakusle baitira. Egile nafarrak dira, nahiz eta mundu globalizatu eta digitalean artista guztiek dituzten mota guztietako joera, teknika eta estiloen berri izan eta horiez blaitzeko plataformak, bai eta mekanismo zabalenak ere, nork bere unibertsoa garatu ahal izateko.