Igandeko musikak. Tempus Trío - Kondestable Civivoxa

Igandeko musikak. Tempus Trío - Kondestable Civivoxa

20:00

208an sortua, ibilbide laburra egina badu ere, kritika eta publikoa dagoeneko ados dira, hots, Tempus Triok etorkizun oparoenetako bat dauka bere belaunaldiko hirukoteen
artean eta arrakasta garrantzitsuak lortu ditu nazioarteko hainbat lehiaketa eta sariketatan. Kide bakoitzaren ibilbideak ere aitortu dira hamaika sariren bidez, estatuko nahiz
nazioarteko sariketetan, eta esperientzia zabala dute kontzertuetan, guztiak ere aritu baitira kontzertu-areto garrantzitsuetan Europan, Asian eta Amerikan. Bira horiek, gainera, entzuleen eta kritikaren laudorioa jaso dute, bai eta ikus-entzunezko hedabide handien arreta ere.

Lan hauek emanen dituzte: “2. Trioa La bemol Maiorrean” (Roberto Gerhard), “1. Trioa do minorrean” (Dmitri Shostakóvich), eta “1. Trioa re minorrean” (Felix Mendelssohn). Bukatzeko, eta Pablo Sarasateren efemeridearekin bat, biolinista iruindarraren lan bat emanen dute.

Inskripzioa

Zenbateko

Doan. Aurrez izena emanda

Webgune hau onuragarria izan zaizu?