Hemengo Antzerkiaren XXII. Erakustaldia: 'Dados' - Iturramako Civivoxa

Hemengo Antzerkiaren XXII. Erakustaldia: 'Dados' - Iturramako Civivoxa

20:00

Dados teatro

 

Dados antzerki-trilogia baten (Trilogía Veloz) hirugarren partea da. Batik bat gazteei zuzendua da eta izendapena jaso du 2019ko Arte Eszenikoen Max Sarietarako, Haur, Gazte edo Familiendako Ikuskizun hoberenaren kategorian. Dados bidaia baten kronika da, norbera benetan garen hori izaterantz, gure identitatearen bila eta egiatan garen horiek izateko gure eskubiderantz. X nerabeak komiki eta rol-jokoen denda batean egiten du lan.

Gaua iritsi eta ixten duenean, dendako txoko batean ezarri eta podcast anonimo bat grabatzen du. Dendaren jabeak ere ez daki horretan ari dela. Inork ez daki nor den X. Gau batean, itxi eta gero, tupustean morroi bat agertu zen bere neska-lagunarentzako opari baten bila. Morroiak Y deitzen dio bere buruari. Hartu-emanetan aurrera egin ahala, X eta Y-k egiaztatuko dute badutela uste baino gehiago amankomunean.

Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan, 2019eko urriaren 20tik azaroaren 13ra. Sarrera librea da, eta antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzen ahalko dute. 

Sarrera librea. Gonbidapena jarduera hasi baino ordubete lehenagotik jaso behar da. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartzen ahalko ditu, leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.

Lugar de inscripción
Fecha inicio - fin (inscripcion)
Importe

Sarrera librea