Haurrentzako antzerkia: 'Peru eta otsoa' - Iturramako Civivoxa

Haurrentzako antzerkia: 'Peru eta otsoa' - Iturramako Civivoxa

12:00etan gazteleraz
18:00etan euskaraz

Serguéi Prokófiev musikagilearen Peru eta Otsoa ikuskizuna izen bereko ipuin klasikoan oinarrituta dago, eta bi pertsonaia xelebrek adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute, irudimenaren bidez bidaiatu ere, esperientziak ematen duen inozentzia baliatuta. Prokófieven asmoa, zehazki, musika sinfonikoa haurrengana modu dibertigarrian hurbiltzea izan zen, eta horrela egin zituen bai konposizio sinfonikoa, bai ipuinaren moldaketa. Ipuin errusiar klasiko horretako pertsonaiak hartu zituen eta bakoitzari orkestrako instrumentu bat egokitu zion, errepresentazio modura. Honela, Peru, orkestrako hari-instrumentuen bidez azalduko zaigu. Peruren laguna, txori txikia, zeharkako txirula izanen da; zoritxarreko ahatea, oboea; katu zuhurra, klarinete goxoa; aitona, beti marmarrean, fagota; basoan bizi den otso handi grisa, tronpak; eta azkenik, basoan dabiltzan ehiztariak, tinbalak eta bonboa. Eszenatokian, zuhaitz eder bat, gramofono zahar bat eta eguneroko traste pilo baten laguntzarekin ipuina kontatuko diguten kaleko, munduko, bi pertsonaia.

Otros datos

ANTZERKI TALDEA: Didau Antzerki Faktoria.

Izena emateko lekua
Fecha inicio - fin (inscripcion)
-
Zenbateko

3 euro

Requisitos

+3 urte

¿Te ha sido útil esta página?