HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA. LAS COTTON - SANDUZELAIKO CIVIVOXA

HAUR ETA FAMILIENDAKO ANTZERKIA. LAS COTTON - SANDUZELAIKO CIVIVOXA

8:00h

Sorterriko arriskuak atzean utzita Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina oraingoan ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. Mende hasierako ehungintzan emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, Kotondarrak ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu; industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna... baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Beti bezala, txotxongilo-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskaintzen dizkigu, oso lagungarriak haurrei kontzeptu "helduak" azaltzeko. Azken finean, istorioek emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.

Inskripzioa

Zenbateko

3€. Aurrez izena emanda

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda