Harresietako Jaialdia: Mauiren kontzertua, Ziudadelan

Harresietako Jaialdia: Mauiren kontzertua, Ziudadelan

- 21:00. 

Maui


Gaur gauean, Mauiren kontzertuak emanen dio segida Harresietako Jaialdiari, Ziudadelan. Hitzordua 21:00etarako dago aurreikusita, 2. agertokian, Arma Aretoaren ondoan. María Luisa Ramírez, Maui, Utrerako kantautorea izanen da bertan, eta bere bosgarren diskoa aurkeztuko du, Por arte de magia izenburupean.

Artistaren konpainiak honela deskribatu du diskoa: “Lan honetan musika hitzaren zerbitzura jarri eta distirarazten du, inoiz ez bezala, modetatik eta aurreiritzietatik urruntzen diren hainbat doinutan barnako bidaian”.