Harresietako Jaialdia: Con X The Banjo taldearen kontzertua

Harresietako Jaialdia: Con X The Banjo taldearen kontzertua

- 21:00.

Con X The Banjo


Asteazkenean Con X The Banjo taldearen emanaldiak emanen dio segida Harresietako Jaialdiari, Ziudadelan. Hitzordua 21:00etarako aurreikusi da. Horrela, kontzertuaz, aurrera jarraituko du jaialdiaren programazioak, dantza, zirkua, antzerkia eta, oraingoan bezala, musika eskaintzen dituenak.

El Epicentro Con X The Banjo taldeak kaleratu duen azken EPa da. Grabatutako lan honen ekoizpena Pepo Lópezek egin du. Con X The Banjo 2014ko amaiera aldera sortutako rock & roll taldea da. 2015ean, Burgosko Unibertsitateko UBULIVE talde-lehiaketaren VI. edizioa irabazi zuten, eta horrek bide eman zien lehen EPa grabatu eta 2016ko Sonorama Ribera jaialdian aurkezteko. Bertan talde berririk onena izan zen.

2017an, lehen CDa kaleratu zuten, Pepo Lópezek ekoitzia eta El placer de sobrevivir izenburupean. Lanen kalitateari esker Radio 3 irratiaren kontzertuetan jotzeko hautatu dute taldea, talde independente gisa hasiberriak besterik ez diren arren. Taldekideak honako musikari hauek dira: Alejo Huerta (gitarra eta ahotsa), Luis Pérez-Nievas (baxua eta koruak), Andoni Zubiría (bateria) eta Germán San Martín (teklatuak eta koruak).
 

Importe

Sarrera: doan.