Harresietako Jaialdia: Up Arteren zirkua, jada Ziudadelan

Harresietako Jaialdia: Up Arteren zirkua, jada Ziudadelan

- 20:00.

una actuación anterior de up


Ostegunean, 21:00etatik aurrera, Up Arte konpainiak emanaldia eskainiko du Ziudadelan, Harresietako Jaialdiaren programaren barruan. Áureo zirku-ikuskizun dinamiko eta entretenigarria da; hainbat zirku-diziplina –hala nola akrobaziak, akrobazia-porteak, bankina, barra finkoa, barra errusiarra eta malabarismoa– eta eszenografia osatzen duten objektuen manipulazioa uztartzen ditu.

Ikuskizun honetan hasi eta bukatu arte arituko dira barrekin elkarreraginean, irudi perspektibadunak sortuz. Ikusle mota orori zuzenduta, Áureok espazioaren estetika baliatu nahi du, teknika bikainaz eta berezko giro batean baliatu ere, erakargarri izateko; eta, baita ere, ikusleengan piztu nahi du gorputz eta barren mugimenduaren atzean irribarrea eragiten dien zerbait dagoelako sentipena.

Otros datos

- Ikusleak: adin guztiak.

Importe

- Sarrera: doan.