Gutun-EKO sistemak Iruña: 'Hiria ekosistema gisa' - Ingurumen Heziketarako Museoa [ATZERATUTA]

Gutun-EKO sistemak Iruña: 'Hiria ekosistema gisa' - Ingurumen Heziketarako Museoa [ATZERATUTA]
-

Herritarrei Gutun-EKO sistemak proiektu artistikoan parte hartzeko deia egin eta gauza berdingabeak bildu dira, gure hiriari erreferentzia egiten diotenak ekosistema gisara. Pieza horiek hartu-emanetan daude Maider Garayok, Paula Toránek eta Nahia Villanuevak Uharteko Arte Garaikidearen Museoak eta Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak bultzatutako egonaldi artistikoan bi hilabetetan zehar ondu duten testuinguruarekin.

Nola bizi gara, nola sentitzen dugu eta nolako harremanak ditugu gure ingurunearekin?
Proiektuaren helburua da jardun artistikoaren alderdi ikertzailea testuinguru jakin batean arakatzea, Iruñeko ekosistema kasu, eta horrela, harreman berriak eraikitzea sormen-prozesu ezberdinen artean. Analogia bisual, testual eta objektualen bidez egin dute; horixe dira, hain zuzen, jasotako eta erakusketa honetan ikusgai paratu diren olerki, testu, gauza eta tramankuluak.

Zenbateko

Ez da izena eman behar

¿Te ha sido útil esta página?