Gazteendakojardunaldiak sanduzelai - Sanduzelai. Las Tipex - Sanduzelaiko Civivoxa

Gazteendakojardunaldiak sanduzelai - Sanduzelai. Las Tipex - Sanduzelaiko Civivoxa

19h

Musika taldea 2014an osatu zen Sanduzelain, era askotako musika eraginak jasotako 8 emakumeren ekimenez. Guztiek ere elkarrekin punk kontzeptualetik hurbil dagoen proiektua mamitu dute. Bertan, eszenografia, musika eta interpretazioa uztarturik ageri dira, halako ikuskizun dibertigarri, aldarrikatzaile eta hauslea sortuta. Pertsonen -eta bereziki emakumeen- biziaroak zaildu eta mugatzen dituzten gizarte estereotipo batzuk haustea dute ezaugarri.

Las Tipex, kideak: Marta: ahotsa, tronpeta, guiro eta FaranduOleo-a. (farandularen maistra) Aislinn: ahotsa, gitarra elektrikoa, zeharkako txirula, eta FaranPunkeo-a. (farandula punkarra) Amaia: baxua, nahasketa-mahaia, koruak eta FaranBulismo-a (farandulak eta baxua jotzeak malabarismoak behar dituzte) Goreti: akordeoia, kaxoi flamenkoa, ahotsa eta FaranduKlore-a (farandulera Euskalfolk). Stella: bateria, koruak, eta FaranDunDun-a (tinbalen atzean babestua dagoen farandulera). June: gitarra akustikoa eta FaranDonga (bere akordeekin bibratu egiten duen farandulera)

Inskripzioa

Zenbateko

Doan, aurrez izena emanda

Webgune hau onuragarria izan zaizu?