Gaztediaren Etxean emozioak kudeatzeko lantegia eginen da

Gaztediaren Etxean emozioak kudeatzeko lantegia eginen da

- 19:30. 

Casa de la Juventud


Asteazkenean Gaztediaren Etxean emozioak kudeatzeko lantegia eginen da. Ekimena 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta 19:30etik 21:00etara izanen da. Hamaika plan udal-programaren barruan dago. 

Idoia Ángel Etxeko Psikologia Aholkularitzaren arduradunak emanen du lantegia. Estimulu ezberdinen aurrean eman eta eragin fisikoa izaten duten erantzunak dira emozioak. Horiek sentitzen ari dena kontziente ez bada ere, bat-batean agertzen dira, eta gorputz-hizkuntza aberatsa izan ohi dute lagun. Horrela, estimuluaren aurrean ematen den lehen erantzunaren ondoren buruan zer gertatzen den aztertuko da lantegian; eta jarraibideak emanen dira emozioak bideratzeko errazagoak izan daitezen eta, ahal bada, sentitzen dituenaren alde joka dezaten.