François Truffaut Zikloa. Zinema: 'La piel suave' - Kondestableko Civivoxa

François Truffaut Zikloa. Zinema: 'La piel suave' - Kondestableko Civivoxa

19:00etan

Zine-foruma. Filmaren aurkezpena eta emanaldiaren ondoko solasaldia: Arturo Barcenilla.

La piel suave (La peau douce; Frantzia; 1964; 113’)
Pierre Lachenay idazle eta argitaratzaile arrakastatsu bat da. Francarekin ezkonduta dago, eta 10 urteko alaba dute. Halako batean, Nicole, hegaldiko azafata, ezagutu du, eta etxetik alde egin du, bizimodu berri bat hastekotan. Erabakiak erabaki, Pierrek etengabeko zalantzak ditu bere sentimenduen inguruan. François Truffauten hainbat pelikulak bezala, La piel suave filmak egiaz gertatutako gauzak ditu oinarri. Kasu honetan, hedabideetan zabaldutako bi berri izan ziren, 1963koak, maitasun grinatsuak eragindako bi hilketaren ingurukoak. Era horretan, berriro ere erakusten zuen Truffautek bere pelikulek bizitzaren egiatasuna jasotzen zutela, izan notiziatik abiatuta, izan zuzendariaren beraren nahiz ingurukoen bizipenetatik abiatuta.

Inskripzioa

Izena emateko lekua
Zenbateko

Sarrera doan, aurrez izena emanda.

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda