François Truffaut Zikloa. Zinema: 'Jules eta Jim' - Kondestableko Civivoxa

François Truffaut Zikloa. Zinema: 'Jules eta Jim' - Kondestableko Civivoxa

19:00etan

Zine-foruma. Filmaren aurkezpena eta emanaldiaren ondoko solasaldia: Arturo Barcenilla. 

Jules y Jim (Jules et Jim; Frantzia; 1962; 105’)
Istorioa Lehen Mundu Gerraren aurretik, bitartean eta ondoren gertatzen da. Jules austriarra da, eta Jim frantsesa, 1912an ezagutu zuten elkar, eta geroztik adiskide minak dira. Biak ala biak Catherinerekin maitemindu dira, oso emakume berezia bera, eta hiruren arteko maitasun-triangelua azkenean tragedia bihurtuko da. Jules et Jim 1960ko hamarkadako zinema frantziarraren lanik behinena da, adituen iritziz. Soinu banda Georges Delereuek konposatu zuen, eta inoizko ederretsienetakoa da. Maitasuna, fideltasunik eza, traizioa eta askatasuna jasotzen dituen kontakizunaren oinarria Henri-Pierre Rochék, jatorrizko eleberriaren egileak, egiaz bizi izan zituen egoerak dira. Eleberriaren egokitzapena Truffautek berak eta Jean Gruault gidoilariak egin zuten.

Inskripzioa

Izena emateko lekua
Zenbateko

Dohainik aldez aurretik izena emanez

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda