FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: POPULISMO. Nada sera - ARETO NOBLEA

FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE: POPULISMO. Nada sera - ARETO NOBLEA
-

Artista siriarra da jatorriz eta Bartzelonan bizi da. Bere lanak erretratuaren eta patroi abstraktuen arteko intersekzioa erakusten du, bitarteko mistoetan sorta zabal bat erabilita. Irudi
ezagunak berrerabiltzen ditu perspektiba berriak asmatzeko, eta arretaren eta buru inkontzientearen ekonomian bitartekoek dituzten gero eta eragin disruptiboagoak transmititzeko. Siriako
emakume artista baita, estereotipo guztiak haustea aukeratu du, bere burua deskubritzeko eta berrasmatzeko bidaia bat hasita. Kondestable Civivoxean jarri duen erakusketan, giza portaera sozialaren berezitasunak eta irregulartasunak jorratu ditu; horiek erreakzio emozionaletan oinarritzen dira, erantzun kritikoetan baino gehiago. Artistak, gainera, 2020ko abuztuaren
4ko leherketaren aurretik Beiruten (Libano) izandako bizitza erreproduzitzen duten margolanen bilduma aurkeztu du. Artistaren asmoa da denbora banatzea, hau da, Leherketa Aurrekoa eta Leherketa Ostekoa. Margolanek edertasunean oinarritutako patroiei jarraikiko zaizkie, hau da, izandako edertasunean eta oraindik ere dagoen edertasunean (halakorik badago). Instalazioaren bidez politika ustela kritikatu nahi du, politika horrek banaketa eragin baitu urteetan populismo sektarioaren bidez.

Inskripzioa

Zenbateko

Doan. Aurrez izena emanda.

Webgune hau onuragarria izan zaizu?