Erakusketa - Ángel Marcos: Bizirauteko arkitekturak - Ziudadelako Arma-Aretoko 1. solairua

Erakusketa - Ángel Marcos: Bizirauteko arkitekturak - Ziudadelako Arma-Aretoko 1. solairua
Bizirauteko arkitekturak
-
Angel Marcos

 

IZENBURUA: Bizirauteko arkitekturak.
KOMISARIOA: Carlos Rosón.
KOORDINATZAILEA: Javier Manzanos.

Ángel Marcos valladolidtarrak Iruñeko Ziudadelan aurkeztu du Bizirauteko arkitekturak lana. Argazki-erakusketa hori irudien eta instalazioen bidez arkitektura, etxebizitza eta etxe kontzeptuei buruz, eta horiek bizirauteko sormenarekin duten harremanari buruz hausnartzeko bidaia bisual gisa sortu du, munduko hainbat toki zeharkatu ondoren. Erakusketa Arma Aretoan bisitatzen ahalko da apirilaren 28ra arte.  

Erakusketa arkitektura-prekarietatearen testigantza bisuala izateaz gain, izaera eszenografikoa ematen dio erakusketari eta anekdotikoa dena ezabatzen du, memoriari dei egiteko. Artistaren begirada horrek gizakiak muturreko erronketan duen erresilientziaren lekuko egiten gaitu, etxe baten beharra biziraupenaren sormenezko adierazpen bihurtuz. 

BESTE DATU BATZUK

Bizirauteko arkitekturak erakusketak munduko leku ezberdinetako eraikuntzen ikuspegi aniztasuna aztertzera gonbidatzen ditu ikusleak, Latinoamerikako faveletatik hasi eta Afrikako eta Asiako kokaleku informaletaraino. Paisaia da protagonista nagusia, bidaiaren ideiari eta zeharkatutako lurraldearekin duen elkarrizketari lotuta, eta pertsonak, agertzekotan, bigarren plano diskretu batera igarotzen dira.

Ángel Markosendako irudien kokapena eta esanahia lehentasunezkoak dira egungoa bezalako informazio globaleko testuinguru batean. Horregatik, ikusleak egunerokotasunaren aurrean jartzen ditu, euren izaerari buruz, hiriaren eta parte garen gizartearen konfigurazioari buruz hausnartzera eramaten ditu, baliabiderik ezarekin lotutako erronkei eta aukerei buruzko funtsezko galderak eginez. 

Sala de Armas de la Ciudadela - Sala de Exposiciones Municipal - Planta 1.

Webgune hau onuragarria izan zaizu?