Erakusketa: Abstraktu! Abstrakzioak Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman

Erakusketa: Abstraktu! Abstrakzioak Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman
-
Abstraktu


Abstraktu! erakusketa Ziudadelako Arma aretoan izango da apirilaren 16tik ekainaren 30a arte  Abstrakzioak Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bilduman. Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman dauden eta hizkuntza abstraktuak erabiltzen dituzten artelanen hautaketa zabala proposatzen du erakusketak.

Erakusketak 84 artelan hartzen ditu barne, 1922tik 1986ra bitarte jaiotako tokiko artistenak eta artista nazional zein nazioartekoenak. Abstrakzioa Artearen hizkuntzatzat aldarrikatzen du: abstraktuaren garrantzia, esanezina, adierazezina, ulertezina... bere ulertezintasunaren edo bere ukapenaren oztopoak hautsi nahian, ikusleak bere burua artelanen kolore, irudi eta ehunduretan barna eroaten utz dezan nahi duen proposamenaren bidez.