Antzerkia familientzat. Jules Verneren alegiazko munduak. ‘Viaje al corazón de la aventura’, La Nave Teatro konpainiaren eskutik - Kondestable Civivoxa

Antzerkia familientzat. Jules Verneren alegiazko munduak. ‘Viaje al corazón de la aventura’, La Nave Teatro konpainiaren eskutik - Kondestable Civivoxa

12:00h

Adimenak eta bihotzak fantasiari leku egiten diotenean gauza zoragarriez jabetzen gara: ezohiko itsaspekoak, itsaso menderakaitzak, mezu sekretuak dituzten botilak, animalia ezezagunak, espazio-kapsulak... Bidaia honek abenturaren bihotzeraino eramanen gaitu. Jules Verneren istoriorik harrigarrienetako hiru eta sorpresa bat... Zatoz gurekin, ezagut ditzagun elkarrekin Nemo kapitaina eta haren Nautilusa, igo gaitezen Duncanean eta zeharka ditzagun itsasoak edo begira dezagun ilargiaren aurpegi ezkutua jaurtigai batetik... Elkarrekin imajinatu, bizi, amestu eta abar egingo dugu. 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta.

Inskripzioa

Zenbateko

Sarrera: 3 euro, aurrez izena emanda 010ean, Civivox sarean edo webgunean

Webgune hau onuragarria izan zaizu?