Antzerki Aroa: ‘Gure xaharrak’ - Nafarroako Antzerki Eskola

Antzerki Aroa: ‘Gure xaharrak’ - Nafarroako Antzerki Eskola

19:00h.

«Urtxintx urdinak» adinekoen egoitzan, beste askotan bezala, etekin ekonomikoa lortzeko egiten den lanaren antolamenduak, zaintza harremanetan funtsezkoa den gizatasunaren aurka talka egiten du.

Egun hauetan batez ere, tentsio-giroa dago. Alde batetik, langileak jai handi bat prestatzen ari dira sutsuki egoitzaren 50. urteurrena ospatzeko. Bestalde, gobernuak Adinekoen Egoitzetako Osasunaren Ikuskaritza Handia martxan jarri du, eta edozein unetan erabat kontrola ditzakete.

Zaintzaileen taldean urduritasunak eta sentikortasunak gora egiten dute, eta Solange, taldearen arduraduna muga-mugan dago. Zaintzaileak diren pertsonai horien bitartez, alegiazko adinekoen egoitza baten istorioak kontatuz, gizarte osoari eragiten dion galdera bat planteatzen dugu: zer eginen dugu gure adinekoekin?

Inskripzioa

Zenbateko

8€

Erlazionatutako informazioa

Webgune hau onuragarria izan zaizu?