2019ko Europako Irristaketako Txapelketa Iruñean izanen da

2019ko Europako Irristaketako Txapelketa Iruñean izanen da
campeonato

17 herrialdetako 280 irristalarik hitzordua dute Iruñean, abuztuaren 1etik irailaren 1era bitarte, Europako Abiadura Irristaketako Txapelketaren karietara, zeina Antoniuttin berritutako pistan, Txantrea KKEn eta Ziudadelan eginen baita.

Herrialde hauek hartzen dute parte: Austria, Belgika, Kroazia, Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Holanda, Polonia, Portugal, Eslovenia, Eslovakia, Espainia, Suitza eta Erresuma Batua.

Otros datos
PROGRAMA
  • Abuztuaren 25a: inaugurazio-ekitaldia, Txantreako pistan. 
     
  • Abuztuaren 25etik 28ra: pista-lasterketak, Txantreako pistan.
     
  • Abuztuaren 29a: atsedena.
     
  • Abuztuaren 30etik 31ra: pista-lasterketak, Antoniuttiko zirkuituan.
     
  • Irailaren 1ean: maratoia, hiri-erdigunean, Sarasatetik abiatu eta Gaztelugibeletik igarota.