Nafarroako bandera handi bat jarri dute Foruen plazan, 30 metro baino gehiagoko altueran, batasunaren eta aniztasunaren ikur gisa

Nafarroako bandera handi bat jarri dute Foruen plazan, 30 metro baino gehiagoko altueran, batasunaren eta aniztasunaren ikur gisa
Bandera igotzeko ekitaldian Iruñeko alkatea eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea egon dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

30 metro baino gehiagoko masta batek eutsiko dio ostegun honetatik aurrera Foruen plazan 8 x 12 metroko Nafarroako bandera handi bati. Gaur goizean egin da bandera igotzeko ekitaldia, eta bertan egon dira Enrique Maya Iruñeko alkatea, Javier Remírez Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Udalbatzako kideak. Bandera hori batasun- eta aniztasun-elementu gisa eta hiriaren nafar sentimenduaren adierazpen gisa ulertzen da.

Ekitaldia bandera igotzean hasi da, La Pamplonesak Nafarroako ereserkia jotzen zuen bitartean. Egindako parte-hartzean, Iruñeko alkatea banderari eta hura dagoen lekuari buruz mintzatu da. “Gaurtik aurrera, eta formatu handian, gure bandera, Nafarroako bandera, Iruñeko (eta Nafarroako) hain toki esanguratsuan harro erakutsiko da, Foruen plazan, Iruñeko eta Nafarroako plazarik handienean. Toki paregabea, gure foru-erregimenaren garrantzia eta indarraldia sinbolizatzen dituena.”

Ekitaldian parte hartu dute ere Javier Remírez Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta Juan José Martinena historialariak, zeinak Nafarroako banderaren historia azaldu baitu. Ekitaldian izan dira Nafarroako polizia-kidegoen eta segurtasun indarren ordezkariak, hala nola José Santiago Martín Guardia Zibilaren komandantea Nafarroan, Ignacio José Boudet Marín Amerika 66 Infanteriako Erregimenduko (RICZM) koronel burua, José María Borja Nafarroako Polizia Nazionalaren buru nagusia eta Javier Goya Iruñeko Udaltzainburua. Era berean, unibertsitateetako eta gizarte zibileko ordezkariak ere bertan izan dira.

La Pamplonesa Udalaren musika-bandak ekitaldia girotu du Nafarroako merindade ezberdinetako hainbat egileren piezak interpretatuz, lurralde honetako musika-aniztasuna erakutsi nahi izan duen programa batean. Honako abesti hauek entzun ahal izan dira: J.A. Jaimeren (Erriberri) ‘Erriberriko Riau – Riau’, S. Peñas Echeverríaren (Lizarra) ‘San Andrésen martxa’, egile ezezaguneko ‘Estudiantina’ jota (Zangoza), Vila eta Gaztambide (Tutera) maisuen ‘Santa Ana’ eta Manuel Turrillasen (Iruñea) ‘¡Viva Pamplona! Gora Iruña!’. J. Vicent Egeak zuzendu du La Pamplonesa.

Sistema motorduna bandera igotzeko eta jaisteko

Bandera Foruen plazako mutur batean dago, Zaragozako etorbidetik gertu, Vianako Printzearen plazarantz. Masta karbono-altzairu galvanizatu eta lakatuzkoa da, eta barruan driza motordun bat dauka bandera igotzeko eta jaisteko. Goiko aldean, hegazkinendako oztopo-argia eta tximistorratza ditu. Zimenduen euskarria lursailaren baldintzak hobetuz gauzatu da, eta hori lortzeko, mikropilotaje arin bat ezarri da. Horrez gain, mastaren oinarriak bandera argiztatzeko proiektoreak ditu.

Masta eta banderari dagozkien lanak instalazio-mota horietan aditua den Iberti enpresak egin ditu. Zimenduetarako eta oinarrirako lursaila asentatzeko lanak Iruñeko Udaleko Obretako Zerbitzuak berak egin ditu. Mastaren, banderaren, garraioaren, instalazioaren eta kasuan kasuko elkargo ofizialak ikus-onetsitako fabrikazio- eta instalazio-proiektuaren aurrekontua 75.000 eurokoa izan da, eta horiei 25.000 euro inguru gehitu behar zaizkie, zimendatze-lanetatik eratorritako gastuengatik. Guztira, bandera horren aurrekontua 100.000 eurokoa da, gutxi gorabehera.

¿Te ha sido útil esta página?