INKESTA
Komunitate Ekintzako Alorretik adinekoei zuzendutako hainbat aktibazio-programa egiten dira, hala nola Martxan, aisia-ostegunak eta -ostiralak, laguntza emozionala emateko lantegiak edo zaintza-lanak egiten dituzten pertsonei zuzendutakoak. Halaber, harremanetan egon ohi gara Adinekoen Udal Kontseiluaren barruan dauden zerbitzuekin, sareekin eta, gizartearen atal horrekin lotura duten erakundeekin, oro har.
Horretaz haratago, garrantzitsua iruditzen zaigu 65 urtetik gorakoen iritzia zuzenean jasotzea, hainbat programa egiteko orduan kontuan hartzeko.
Horregatik, online galdetegi bat prestatu dugu proposamenak egin ahal izateko:
DIAGNOSTIKOAK
Iruñeko Udalak hiriko hamabi auzotako adinekoen egoerari buruzko diagnostiko kuantitatibo bat egin du. Azpilagañan, Buztintxurin, Alde Zaharrean, Zabalgunean, Ermitagaña-Mendebaldean, Etxabakoitzen, Iturraman, Mendillorrin, Milagrosa-Arrosadian, Arrotxapean, Sanduzelain eta Txantrean.
Diagnostikoetan, argazki bat zehaztu nahi izan da adierazle soziodemografiko nagusiak identifikatuz eta aztertuz, honako hauen balorazioa egiteko: auzo bakoitzak esparru horretan dituen defizitak, indarguneak, gabeziak eta gaitasunak. Azterlanean, hainbat datu txertatu dira adierazle batzuei buruz: zahartze-prozesua, biztanleria-egituraren aldaketak, zahartzearen feminizazioa, bakarrik bizi diren pertsonak eta adineko atzerritarrak. Beste zenbait datu ere aztertu dira , besteak beste, egoera ekonomikoa eta pobrezia-arriskua, adinekoek laguntza-baliabideetara duten sarbidea, hezkuntza-maila eta auzo bakoitzak dituen zerbitzuak eta ekipamenduak.
ADINEKOEKIN ADEITSUAK DIREN HIRIEN SAREA
Iruña Adinekoekin adeitsuak diren hirien sarearen barruan dago.
ENTITATEAK
Iruñeko Udalak elkarte-erregistroa dauka, eta lege- zein teknika-aholkularitza, hitzaldiak, ikastaroak topaketak eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu elkarteen esparruari begira.