Bulegoa, Abiadura Handiko Trenaren UGPSak ukitutako jabeei arreta emateko

Iruñeko Udalak bulego bat zabaldu du Abiadura Handiko Trenaren UGPSak Etxabakoitzen eta Zizurren ukitutako etxebizitzen jabeei arreta emateko. 

Telefono bidezko arreta

948-420924 telefonoan kudeatuko dira aldez aurretiko hitzorduak, 12:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Kontsultak telefonoz argitu daitezke, interesdunek bulegora joan beharrik ez dutenean.

Aurrez aurreko arreta

Tokia: Hirigintza Gerentziako bulegoak (Armada etorb. 2, 6. sol.)

Ordutegia: 09:00etatik 11:30era, astelehenetik ostegunera, biak barne.

Bulegoaren helburuak

  • Unean uneko informazioa helaraztea Donejakue UGPSaren esparruko lurrak (Iruñeko, Barañaingo, Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako udalei dagozkie) birzatitzeko lanen garapenaren inguruan.
  • Beren etxebizitza bota zaien horiei arreta ematea, bai telefonoz eta bai aurrez aurre, banako gisa eragiten dieten kontuen inguruan, konponbide eraginkorrak bilatze aldera.
  • Kasu bakoitzaren azterketa pertsonala eta osoa egitea, beharrak zein diren jakiteko eta horiei dagozkien konponbideak planteatu ahal izateko, nola banakakoei hala kolektiboari zuzenduak.
  • Komunikazio-ildo bat sortzea Etxabakoitzeko Bizilagun Elkartearekin, horien eta Administrazioaren artean komunikabide zuzen bat ezartzeko.
  • Ziurtatzea ezen UGPSak ukituak izan daitezkeen herritarrek beharrezko baldintzak betetzen dituztela berrostatze-etxe baterako eskubidea izateko.
  • Berrostatze-etxe bat ematearen inguruko informazio guztia zentralizatzea, integrazio soziala ebaluatzea (halakorik balitz), eta jarduketak nola doazen jarraitzea.