Udal Arte Eskola - Catalina de Oscáriz

Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskola zentroak irakaskuntza ez arautuak eskaintzen ditu, eta, bertan, hamasei urtetik gorakoek aukera dute marrazkigintzan eta pinturan trebatzen hasteko. XIX. mendekoa da.

 

Ikasketak

Bi lan-ildo ditu: ikastaro monografikoak eta lantegiak:

  • Ikastaro monografikoetara sartzen direnek aukera dute lau marrazketa- eta pintura-ikastarotan parte hartzeko, jarraian, ikasturte osoan zehar, egunero bi orduz. 
  • Lantegiek, bestalde, hiru hilabete irauten dute, astean lau orduz egiten dira, txandakako bi egunetan banaturik, eta oinarrizko prestakuntza duten eta arte ezaupideak handitu nahi dituztenei zuzentzen zaizkie. 

Helburu nagusia da artearen mundua eta marrazketa eta pinturaren praktika gerturatzea gizarteari.

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: Taxoare 14a, behe-solairua 31006 – Iruñea (José Vila antzinako ikastetxeko lokalak) 
Telefonoa: 948 152 283
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 21:00.