Iruñeko Udalaren zerbitzu publiko bat da, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa eman eta horren inguruko arta ematekoa.

Iruñeko herritar guztiei zuzendua, bereziki bertako LGTBI pertsona, elkarte eta kolektiboari.
 

Zerbitzuak: 

  • Aholkularitzak:
    • Sexologikoa: aholkularitza sexu-orientazioari, genero- adierazpenari eta sexu- eta genero-identitateei buruz.
    • Juridikoa: bikoteen inguruko araudiak, lan-diskriminazioa, izen aldaketak, desgaitasuna GIBagatik, LGTBIfobia kasuak, eta abar.
  • Elkarlaguntza-taldeak, esperientziak partekatu eta laguntza-sarea ehuntzeko.
  • Programazio propioa antolatzen du, hiru hilean behin: ekitaldiak, ikastaroak, lantegiak eta abar.
  • Dokumentazio-zentroa eta kontsulta-aretoa: liburutegi espezializatua, DVDak, dossierrak eta gidaliburuak.
  • Partaidetza: espazioak lagatzen zaizkie sexu- eta genero-aniztasunaren alorrean lan egiten duten kolektibo, entitate eta elkarteei.
  • Arreta psikologikoa eta psikosoziala (banakakoa eta taldekoa) eta desberdintasuna eta diskriminazioa jasaten duten herritarrek elkarri laguntzeko topaketak.
     

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00).
  • Udakoa:  Ekainak 20 – Irailak 15 Astelehen, asteazken eta ostegunetan, 09:00etatik 18:00etara. Astearte eta ostiraletan, 09:00etatik 15:30era.
  • SANFERMINETAN, uztailaren 6tik 14ra, itxita.

Aholkularitza Juridikoa:

  • Asteazkenetan, 09:30etarik 13:00ak arte eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara (aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da). 

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: San Gregorio K., 28, Behea. 31001 Iruña

Telefonoa: 948-226326

Helbide elektronikoa: lgtbi@pamplona.es

Sare sozialak: Twitter Facebook