JARDUERAK BIDEAN

IBILBIDE ETA TXANGO GIDATUAK

Gidari aditu batekin egin nahi dituzu Donejakue Bideko ibilbideak? Hemen kontsulta dezakezu Nafarroako Bideko ibilbide eta txangoen eskaintza turistikoa.
 

IHES-JOKOAK

Irudia
Escape Way

The Escape Way proiektuak teknologia berriak eta gamifikazioa erabiltzen ditu Donejakue bidearen historia, ondarea eta herriak Frantziako bidearen sei herritan ezagutarazteko: Arrés (Huesca), Los Arcos (Nafarroa), Santo Domingo de la Calzada (Errioxa), Belorado (Burgos), Astorga (León) eta Palas de Rei (Lugo). Eskuragarri daude gailu mugikorretarako plataforma digital batean.

"Harresietako ihes-jokoa" proba desberdinak gainditzean datza: batzuk bilaketakoak, besteak logikakoak, beste batzuk gailu mugikorra bera erabilita ukipen-igarkizunekin... Zure ingurunea bera funtsezko atal bat da azken helburua lortzeko.

Jokoa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta ezin hobea da bikoteka, taldeka edo familiartean jolasteko 7 urtetik gorako haurrekin. Sartu jokora esteka honen bidez: https://escapemurallas.es

DONEJAKUE BIDEARI BURUZKO ANTZARA-JOKO ERRALDOIA

oca

San Bartolome gotorlekuak tamaina handiko (4x4 metro) antzara-joko bat eskaintzen du. Jokoa erabilera librekoa da, eta haren taula Donejakue bidearen mapa zifratu bat da, tenplarioekin lotuta.

Gaur egun jolas ezaguna dena, garai batean, Donejakue bidearen mapa zifratu bat izan zela diote, Tenpluaren Ordenak diseinatua, eta haren laukiek leku eta kontzeptu ezagunak irudikatzen zituztela. Taula gidari zutela eta haren ibilbideari jarraituz, Luzaidetik bide luzea jarraitu, haren zentzu ezkutu eta espirituala aurkitu eta azken helburua, Compostela, lortu zezaketen. Jokoan bezala, ibilbidea helmuga bezain garrantzitsua zen.

Jolastu nahi duen edonor, ahal dela 8 urtetik gorakoa, gotorlekura sar daiteke, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara. Patua irudikatzen duten bi dadoak eskuragarri daude zentroaren informazio-gunean. Partidek gehienez lau jokalari onartzen dituzte, eta zentroan bertan eskuratzen ahal da jokoaren lauki bakoitzaren esanahiari buruzko informazio labur osagarria.
 

MUSEOAK ETA INTERPRETAZIO ZENTROAK

Irudia
Centro de interpretación de Castrojeriz
Iacobeus, Castrojerizeko Interpretazio Zentroa
Irudia
museo de los caminos
Bideen Museoa - Gaudí Jauregia
Irudia
Museo das peregrinacions
Museo das peregrinacións e de Santiago

Erakusketa iraunkorrak eraikinaren hiru solairu hartu eta hiru gai-arlo barne hartzen ditu.

Praza das Praterías 2.
Santiago de Compostela 15704 (Galizia)

 

NAHITAEZ EZAGUTU BEHAR DITUZUN MONUMENTUAK

NAFARROA

  • Orreagako Andre Maria Errege kolegiata
  • Magdalenako zubia eta Iruñeko harresiak
  • Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala
  • Bideko Ama Birjinaren kapera
  • Gareseko zubi erromanikoa
  • Eunateko Andre Maria eliza
  • Lizarrako Ruako San Pedro eliza
  • Los Arcoseko Andre Maria eliza
  • Vianako Andre Maria eliza
     

ERRIOXA

  • Logroñoko Santa Maria de la Redonda konkatedrala
  • Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
  • Santo Domingo de la Calzadako San Salbatore katedrala

BURGOS

  • San Juan de Ortega eliza
  • Burgoseko Andre Maria katedrala
  • Andre Mariaren arkua

LEÓN

  •  Leóngo Santa María de la Regla katedrala
  • Leóngo San Isidoro eliza
  • Órbigoko zubia
  • Astorgako katedrala
  • Astorgako Andre Mariaren apezpiku-jauregia
  • Castrillo de los Polvazares
  • Ponferradako gaztelu tenplarioa
  • Villafranca del Bierzoko Santiago eliza

LUGO

  • Pedrafita do Cebreiroko pallozak
  • Samoseko monasterioa
  • Portomaríngo San Nikolas eliza
  • Vilar de Donaseko San Salbatore eliza
  • Pambreko gaztelua Palas de Rein

A CORUÑA

  • Leboreiroko garaia
  • Santiago de Compostelako katedrala