Landaben Enplegurako Prestakuntza Zentroa: Lantegi Eskolak, 1986tik igeltserotza-, zurgintza- eta hargintza-moduluak eskaintzen. Esperientzia zabalari esker, sektorearen eskariari egokitua du programazioa.
Leku-kopurua: 60 (15 espezialitate bakoitzeko)
Espezialitateak:
- Energia-birgaitzea
- Biltegiko eta hargintzako jarduera osagarriak
- Altzarien muntaketa eta zuraren eraldaketa
- Zerbitzu anitzeko mantentze-lanak
Energia-birgaitzea
Energia-birgaikuntzara bideratutako prestakuntza, igeltserotza-lanetan, isolamendu termikoa jartzen, zero kontsumoko etxe pasiboak zigilatzen eta fatxada aireztatuak egiten
Biltegiko eta hargintzako jarduera osagarriak
Biltegiko jarduera osagarrietara bideratutako prestakuntza eta harria tratatzeko oinarrizko ezagutza batzuk, bai ondarea zaharberritzeko eta mantentzeko, bai harri naturalez amaitutako fatxadak eta barrualdeak birgaitzeko
Altzarien muntaketa eta zuraren eraldaketa
Altzarien muntaketan (sukaldekoak eta armairuak) eta zuraren manipulazioan oinarritutako prestakuntza, zura duten eraikinen mantentze eta konponketa integraleko obretan, bai eta zurezko estaldurak instalatzen eta hiri-ekipamenduak gauzatzen ere.
Zerbitzu anitzeko mantentze-lanak
Hainbat zerbitzutako mantentze-lanetara bideratutako prestakuntza (iturgintza, pintura, elektrizitatea, berokuntza, soldadura, igeltserotzako konponketak, eraikinetan eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea), Igeltsu Ijeztuzko Plakadun aurrefabrikatuen muntaketa, plakatze transaireztatuak eta binilozko zoladurak instalatzea.
Egindako lanak
- Udalaren hainbat lokal zaharberritzea eta egokitzea (Hezkuntza eta Kulturako Alorraren egoitza Descalzos kalean, San Pedroko Monasterio Zaharra, San Domingoko Guardia Gorputza, Ziudadelako Laguntza Atea, Taconerako Usategia...)
- Ziudadelako harresiak zaharberritu eta mantentzeko lanak
- San Pedro auzoko etxebizitzen eraberritze integrala
- ...