Cristina Ibarrola (1969), Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna eta Familia eta Komunitateko Medikuntzan espezialista, Iruñeko Udalera iritsi da, foru parlamentari eta Osasun Batzordeko bozeramaile gisa aurretik izandako esperientzia politikoarekin. Ardura horiek 2019ko ekainetik hilabete honetara arte bete ditu.
Lehen Mailako Arretako eta Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuko medikua izan zen 1997tik 2007ra bitarte. Urte horretatik aurrera, kudeaketa publikoaren esparruan sartu zen, eta hainbat lanpostutatik jardun zuen bertan, Foru Parlamentuan sartu zen arte. Besteak beste, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako zuzendaria, Nafarroako Gobernuko Osasuneko zuzendari nagusia eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailea izan da.
Lizentziaturaz eta espezialitateaz gain, Osasun Erakundeetako Goi Zuzendaritzako programa (IESE, 2008), Pompeu-Fabra Unibertsitateko Osasun Teknologien Ebaluazioko graduondoa (2016) eta Madrilgo Europako Unibertsitateko Osasun Zuzendaritzako Osasun Kudeaketa eta Plangintzako Unibertsitate Masterra (2018) egin ditu.