Batasunaren Pribilegioa. 2023

BATASUNAREN PRIBILEGIOAK, 600 URTE

Iruñak Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrena ospatuko du, arteak, ondarea eta kultura ardatz izanen dituzten ekimen historikoekin. Udalak hiriko hiru burguak batu zituen ituna hedatzeko jarduera-programa zabal bat osatu du.

Itun hori hiriko mugarri esanguratsuenetako bat da; izan ere, Iruñeko Udala instituzio gisa eratzea ekarri zuen, gaur egunera arte dirauena, bai eta herritarren batasun, elkartasun eta anaitasun nahia gauzatzea ere. Hiru burguak, Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas, entitate bakar batean batu ziren, mendeetako elkarren arteko gatazken ondoren.

Udalak ezohiko jarduera batzuk eginen ditu, hiru ardatz nagusitan banatuta: ikerketa zientifikoa eta dibulgazioa, sorkuntza artistikoa eta gertakari horren eta haren testuinguruaren birsortze historikoa. Jarduera horiek urtean zehar egin eta irailaren 8an amaituko dira, ituna sinatu zen egun zehatza ospatzen den egunean.

BISITA BIRTUALA

Udaletxea barrutik ezagutu nahi baduzu, bisita birtuala egiten ahal duzu.

BIDAIATU 1423ra

Murgildu Erdi Aroan, burguetan barna ibili eta ezagutu Iruñeko hiriaren berezitasun guztiak.

UDALBATZAREN DESFILEA

  • 17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera. Bake plaza, Yanguas y Miranda k., García Ximénez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza.
     
  • 17:45. Udalbatzaren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren, gaiteroen, txistularien eta dantzarien segizioa. Udaletxea, Mercaderes k., Curia k. eta Katedrala.
    Desfilean ospakizun honetarako propio sortutako kalejira-musika interpretatuko da.
    ​​​​​​​
  • 18:30. Errespontsua eta lore-eskaintza Karlos III.aren mausoleoan
     
  • 19:00. Segizioaren itzulera Udalbatzarekin. Katedrala, Curia k., Mercaderes k. eta Udaletxe plaza.
     

La Pamplonesaren kontzertua

Bandak estilo ezberdinetako piezak joko ditu, hala nola musika herrikoia, klasikoa, banden musika eta martxak, XX. mendeko egile amerikar eta europarrek konposatuak. Zuzendaria: J. Vicent Egea. 

•    Non eta noiz: Gazteluko plazan, ostiralean bertan –irailak 8–, 20:00etan. 
 

Erdi Aroko Azoka

120 saltokitik gora: elikagaiak zein elikagaiak ez diren produktuak. Azokan musikak, ibilbide antzeztuak, haurrendako jolasak eta antzinako lanbideen erakustaldiak zein erakusketak izanen dira osagai. San Frantzisko Plazan Erdi Aroko taberna eta artile-eremua egonen dira.

Mercaderes k., Udaletxe plaza, Kale Berria, Kontseiluko plaza, San Frantzisko plaza, Eslava k. eta Kale Nagusia.
Elikagaiak eta elikagaiez besteko askotariko produktuak izanen dira 120 postutan. 

Tokiko Produktuen elkartea.

  • Irailak 8, ostirala, 17:00etatik 21:00etara
  • Irailak 9, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
  • Irailak 10, igandea, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara

ERAKUSKETAK

  • Bake eta adiskidetasunezko bizitzara Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrena

Kondestablearen jauregiko areto gotikoa
Irailaren 6tik azaroaren 30era.
 

  • Historia biziaren espazioak birsortzeko kanpamentuaren erakusketak

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea.
Irailak 9 eta Irailak 10
 

Programa

IRAILAK 1, OSTIRALA
  • Arte-lantegia – Batasunaren Pribilegioa

Kondestable Civivoxa, 10:30.
Pintatu, oihalak josi eta txotxongilo bat egin garaiko pertsonaiekin.
Tea en la azotea.
 (6 – 12 urte, 2 €, aldez aurretik izena emanda).

  • Ipuin kontatua – Batasunaren Pribilegioa

Kondestable Civivoxa, 18:00.
Ezagutu nahi dituzu Carlos III.a Prestuak zituen hiru arazo handiak eta nola konpondu zituen?
Amaia Cía, Tea en la Azotea.
 (5 urtetik gora, heldu batek lagunduta. Sarrera librea, leku guztiak bete arte).

IRAILAK 2, LARUNBATA
  • Ihes-jokoa – Hiru burguak

Kondestable Civivoxa, 10:00.
1423ko irailean gaude. Karlos III.a erregeak hiru burguen batasuna lortzea da xedea.
Kokea.
 (7 - 14 urte, 2 €, aldez aurretik izena emanda).

  • Esgrima historikoko erakustaldia eta lantegiak 

Kondestable Civivoxa, 17:30etik aurrera.
Duelu baten antzezpena. Esgrima historikoko hastapen-lantegiak. Borrokaldi-erakustaldia.
‘Corvus’ Nafarroako Esgrima Historikoko elkartearen eskutik.
 (Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte. Adin guztietarako).

IRAILAK 3, IGANDEA

 

  • Kontzertua: Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gorteko musikaren bikaintasuna

Katedraleko errefektorioa, 20:00etan.
Ensemble Merveill
Sarrerak gonbidapenarekin, ordubete lehenago katedralean.

IRAILAK 5, ASTEARTEA
  • Iruñeko burguak – Bisita gidatua

Topalekua: Burgoen plaza, 12:00etan (gaztelaniaz) eta 18:00etan (euskaraz). 
Ibilaldi bat hiriko burguetan barna, haien historia eta ondarea aztertzeko.
Ana Ulargui (Historian doktorea) eta Aitziber Imizcoz (Giza Zientzietan lizentziaduna).
 (20 leku. Doan, aurretik izena emanda. Adin guztietarako).

 

IRAILAK 6, ASTEAZKENA
  • Lantegia – Diseinatu eta sortu zure armarria

Kondestable Civivoxa, 17:00.
Sentitu zaitez errege edo erregin egun batez, eta diseinatu eta sortu zure armarria.
Kokea.
 (7 - 14 urte, 2 €, aldez aurretik izena emanda).

IRAILAK 7, OSTEGUNA
  • Hitzaldia eta birsortze historikoa

Ziudadela, 19:00.
Boterea janztea. Nobleen jantziak XV. mendean.
Historica Vestimentum.

  • Hitzaldia eta birsortze historikoa

Ziudadela. 19:30.
Nafarroako emakumeak eta boterea Erdi Aro Berantiarrean.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).

  • Musika ikuskizuna – Sustraiak

Kondestable Civivoxa, 20:00.
Sustraiak ahaztu gabe, iraganeko musika eta istorioak espiritu berritzaile eta ikuspuntu moderno batetik uztartzen elkarlotzen dituen ikuskizuna.
Suakai. (18 urtetik gorakoendako. Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte).

  • DJ-en emanaldia

Gazteluko Plaza. 22:00 – 00:00.

IRAILAK 8, OSTIRALA
  • Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera. 17:00h.


Bake plaza, Yanguas y Miranda k., García Ximénez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza.
 

  • Udalbatzaren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren, gaiteroen, txistularien eta dantzarien segizioa. Udaletxea, Mercaderes k., Curia k. eta Katedrala. 17:45.

Desfilean ospakizun honetarako propio sortutako kalejira-musika interpretatuko da.
 

  • Errespontsua eta lore-eskaintza Karlos III.aren mausoleoan. 18:30.

     
  • Birsortze historikoa.

Udaletxe plaza. 19:30.
Iruñeko hiru guneak eta Batasunaren Pribilegioa sinatzea
Birsortze historikoko taldeak.

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. Zapatería k., Comedias k., San Migel k., Sarasate pasealekua, Vínculo k., Vínculo plaza, Tutera k., Oliveto Kondearen k., Bake plaza eta autobus-geltokia.

  • La Pamplonesaren kontzertua

Gazteluko plaza, 20:30

  • Drone-ikuskizuna

Autobus-geltokiko zelaigunea, 22:00

IRAILAK 9, LARUNBATA
  • Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren oroimenezko eskulturaren inaugurazio-ekitaldia

Gazteluko plaza, 11:00.
 

  • Ipuin-kantaria – Privilegio de la Unión, Cántame cómo pasó. Batasunaren pribilegioa, Kantaidazu nola gertatu zen

Kondestable Civivoxa. 11:00 (gaztelaniaz), 12:30 (euskaraz).
Kontzertu didaktikoa.
Musas y Fusas: María Suberviola, ahotsa, teklatua eta ukelelea. Olaia Olaberri, ahotsa, gitarra eta biolina.
 (6 – 12 urte, heldu batek lagunduta. Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte).
 

  • Historia biziaren espazioak birsortzeko kanpamentua

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea. 10:00 – 20:30.
 

  • Birsortze historikoko lantegia

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 11:00.
Nola idatzi zen Batasunaren Pribilegioa? Notario-kaligrafia 1423an
Ricardo Vicente Placed, kaligrafoa.
 

  • Birsortze historikoko lantegia

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 12:00.
Zaldunak eta soldaduak. Armak, burdin jantziak eta teknologia militarra XV. mendean.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
 

  • Birsortze historikoko lantegia

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 13:00.
Arkulari ingelesak Nafarroako armadetan. Ehun urteko gerra
Héroes Legendarios Reenactment.
 

  • Birsortze historikoa

Iruñeko katedrala. 18:00.
Karlos III.a Prestuaren koroatzea.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
 

  • Birsortze historikoa

Iruñeko katedrala. 20:00.
Karlos III.a Prestuaren eta Aragoiko Martín I.a arteko bilera. Erregeak, politika eta errege-konpromisoak.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
 

  • Kontzertua – Tibalt erregearen kantutegia

Kondestable Civivoxa, 20:00.
Tibalt erregearen kantutegiaren omenezko errepertorioa.
Uqbarnagh Ensemble.
 (Adin guztietarako. Doan, aurretik izena emanda).
 

  • Nafarroako txistulari gazteen kontzertua

Gazteluko plaza, 20:00.
(Adin guztietarako. Doan).
 

  • Drone-ikuskizuna

Autobus-geltokiko zelaigunea, 22:00

IRAILAK 10, IGANDEA
  • Historia biziaren espazioak birsortzeko kanpamentua

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea. 10:00 – 16:00.
 

  • Hitzaldia eta birsortze historikoa

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 10:00.
Gizarte-klaseak Erdi Aro berantiarreko Nafarroan: labratores, oratores et bellatores.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ). 
 

  • Hitzaldia eta birsortze historikoa

Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 11:00.
Zergak ordaintzea eta Estatua finantzatzea.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ). 
 

  • Birsortze historikoa

Guadalupeko bastioia. 13:00
Zaldiak eta gerra. Batasunaren Pribilegioaren sinadura ospatzeko torneoa. Nolakoak ziren zaldizko torneoak Erdi Aro Berantiarreko Nafarroan?
Jousting Iberia eta birsortze historikoko taldeak.
 

  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua

Gazteluko plaza. 20:00.