Alkatea

Kaixo,

Cristina Ibarrola naiz, Iruñeko alkatea. 

Ongi etorri gune berri honetara. Hemen, Iruñeko Udalean egiten dugun lanarekin zerikusia duen guztiari buruz galderak egiten ahalko dizkidazue.

Atsegin handiz ezagutuko ditut zuen iradokizun eta proiektuak bertatik bertara, denon artean hiria hobetzen saiatzeko. Sortzen diren premia guztiak konpondu ahal izatea espero dut. 

Hemen, halaber, Udalean egiten dugun lanari buruzko informazio guztia kontsultatzen ahalko duzue, bai eta nire agenda ere, hiriaren ordezkari gisa egiten ditudan ekitaldi guztiekin.  

Zuen esanetara naukazue, Iruñerako interesekoa izaten ahal den edozein gaitarako.
 
Agur bero bat,
 

Cristina Ibarrola Guillén
Iruñeko alkatea