APARKATZE ARAUTUKO EREMU BERRIA ARROTXAPEAN

Aparkatze Arautuko Eremu berriak urtarrilaren 20an indarra hartzearekin batera, Arrotxapea auzoa hiriko aparkatze arautuko 8. sektorea bihurtu da.

Guztira ordainpeko 3.777 aparkatze-toki prestatu dira Marcelo Celayeta etorbideak, Arga Ibaiaren kaleak eta Errotazarko kaleak –auzoaren hegoaldean– mugatzen duten eremuan. Tokien % 92 –3.482– laranjak dira, eta % 8 –295–, urdinak.

Dagoeneko 3.060 bizilagun-txartel baino gehiago eskatu dituzte, eta txartela eskatu behar izanez gero Herritarren Segurtasuneko Alorrean (Iratxeko monasterioaren kalea, 2) egin daiteke astelehenetik ostiralera (lanegunak), 08:30etik 14:30era.
 

Bizilagun-txartela eskuratzeko betekizunak

  • Eskatzaileak erroldatuta egon eta ohiko bizilekua eduki beharko du txartela zein etxebizitzari lotuta eskatzen den eta horretan.
     

  • Txartela zein ibilgailutarako eskatzen den eta horren titularra izatea.
     
  • Ibilgailuaren helbide fiskalak eta erroldakoak bat etorri beharko dute. Hala ez bada, helbide-aldaketa eskatzen ahalko da Kondestablearen jauregiko bulegoetan.
     
  • Eskatzaileak indarrean eduki beharko du gidabaimena.
     
  • Ibilgailuak indarrean eduki beharko ditu aseguru-poliza eta –beharturik badago– ibilgailuaren azterketa teknikoa.
     
  • Txartel bakarra eskatzen ahalko da lagun eta ibilgailu bakoitzeko.
     
  • Ez dute bizilagun-txartela eskuratzerik udal-emakidako aparkaleku-plaza dutenek.
     
  • Aparkatze-txartela merkataritza-, industria-, eta zerbitzu-jardueretako eskatu nahi izanean kotxea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egon beharko da.
     
  • Gainera, lokala irekitzeko dagokion lizentzia izatea, jarduera non egiten den eta bertan.

 

Txartela eskuratzeko prozesua

  1. Herritarren Segurtasuneko Alorrera edo Anelier pasealekuko argibide-gunera joan, NAN edo AIZarekin. Ziurtagiri elektronikorik edukiz gero, Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoaren bidez ere egiten ahalko da eskaera.
     

  2. Urteko-tasa ordaindu (48,35 euro). Herritarren Segurtasuneko Alorrean, bulegoan bertan ordaintzen ahalko da tasa; Anelier pasealekuan edo Erregistro Elektronikoaren bidez egiten bada, aldiz, ordainketa-gutun bat emanen da, banku-entitate batean ordaintzeko.
     
  3. Hurrengo urteei begira ordainketa helbideratu nahi bada, kontuaren zenbakia adierazi beharko da, eta, hortaz, gomendagarria da zenbaki hori eramatea.
     
  4. Ibilgailua renting-ekoa bada, kontratuaren kopia eraman beharko da, eta enpresakoa bada, enpresak emandako agiri bat, bertan adierazita eskatzailea enpresako langilea eta ohiko gidaria dela.
     
  5. Behin agiri guztiak aurkeztuta, bizilagun-txartela etxean jasoko da.

Aparkatze arautu berriak ukitzen dituen eremuak

Eremu urdinekoak izanen dira merkataritza-jarduera handien dituzten kaleak, hala nola Joaquín Beunza, Bernardino Tirapu, Artica eta Marcelo Celayeta bera. Gainerako bideak, Gaseko korten eta Anelier pasealekuaren inguruko bi disuasio-aparkalekuak barne, laranjak izanen dira.

Eremuko auzotarrendako jakinarazpena